Taldekako Xilaba ari da hurbiltzen bere amaierara. Asteburu honetan, larunbatean, Muskildin ospatu da txapelketako lehen finalerdiko saioa, Posonpesenean. Bertan, bi talde lehiatu dira. Hazparke batetik, Irantzu Idoate, Nahia Sasco eta Ortzi Idoate bertsolariek osatutako taldea, eta bestetik, Zispa Txispa, Maddalen Arzallus, Aitor Servier, Oihan Perez eta Aiantze Lannesek osatutakoa.
Bertsularien Lagunak elkartetik adierazi dutenez, «umorez beteriko saioa» osatu zuten bertsolariek, «agurretik hasi eta bukaeraraino». Eta, epaileek bere lana eginik, Hazparke taldea izan zen saioko garaile. Horrenbestez, hazpandarrak sailkatu dira azaroaren 18an Ahierran ospatuko den finalerako.
Taldekako Xilabako bigarren eta azken finalerdia Azkainen izango da, datorren larunbatean, azaroaren 4an. Saioa arratsaldeko zazpiretan abiatuko da Kiroletan, eta bertan beste bi taldek hartuko dute parte. Batetik, Irati Alcantarilla, Haize Lekuona, Ibai Lekuona eta Miren Artetxe bertsolariek osatzen duten Muttikoak eta, bestetik, Etxahun Azkarraga, Ellande Alfaro, Haira Aizpurua eta Karlos Aizpuruak osatzen duten Lizaieta taldeak.
Saio honetan jakingo da zein izango den finalean jokatuko duen bigarren taldea.
Bertsularien Lagunak elkartetik jakinarazi dutenez, saioan Azkaingo ikastolak egindako taloak dastatzeko aukera egongo da.
![Putin](/media/asset_publics/resources/001/142/722/article_thumb_horizontal/putin.jpg)
Pablo González, libre tras dos años y medio sin pruebas en contra ni juicio
![Palestinarrak-paris](/media/asset_publics/resources/001/142/420/article_thumb_horizontal/palestinarrak-paris.jpg)
Electos de Maule ceden parte de su asignación para apoyar a los atletas olímpicos palestinos
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Policia](/media/asset_publics/resources/001/142/734/article_thumb_horizontal/policia.jpg)
Dos detenidos en Iruñea acusados de agredir a un seguidor de la selección española
![Memoriala](/media/asset_publics/resources/001/142/877/article_thumb_horizontal/memoriala.jpg)