NAIZ

San Andresetako pilota jaialdira ere iritsi da greba feminista orokorraren oihartzuna

Eibarren, Astelena pilotalekuan, pilota jaialdia ospatu da, San Andres eguna dela-eta. Hala, Binakako txapelketako partidako bigarren tantoan, emakume batzuk frontoira sartu dira greba feminista orokorraren aldarria ere pilota zaleen artean hedatzeko. Kanporatuak izan dira, iskanbila askorik gabe. 

Greba feminista orokorraren oihartzuna, nola edo hala, iritsi da kirol esparrura ere. San Andres jaien barnean antolatutako pilota jaialdiraino iritsi da greba femenista orokorraren aldarria. Astelena pilotalekuan, Elordi-Rezusta eta Elezkano-Martijaren arteko lehia jokatzen ari zela, Binakako txapelketa nagusikoa, emakume talde bat frontoira sartu da pankartarekin. Bigarren tantoa bukatu berritan, aldarrikapena kantxa erdiraino eramaten saiatu dira, baina istilu handirik gabe kanporatu zituzten bertako segurtasun langileek. Aurretik grebaren aldeko

 

Greba feminista orokorrak apenas izan du eraginik kirol profesionalaren esparruan. Hala, Eibarren, emakume hauek, zaintza sistema publiko baten aldarria sektore horretara ere helarazi nahi izan dute.

Hiru partida jokatu dira San Andresetako pilota jaialdian, horietako bat estelarra izan da, Binakako txapelketa nagusiko lehen jardunaldiko azken dema, alegia. Bertan, Elordi-Rezusta bikotea aise gailendu zaio Elezkano II-Martijari (22-08). Honen ostean hasi da Promozioko txapelketakoa, aurten Serie B izenarekin estreinatu dena, Salaberria-Albisu eta Mata-Gaskueren artekoa.