Hamar urte bete ditu aurten Gure Esku Dago ekimenak eta ibilbide are luzeagoa izatea ahalbidetzeko, martxan dute berriz Tripontzia. Urtero egiten dute Urteberriko zozketa eta aurten ere sari potoloak banatuko dituzte irabazleen artean. Badago zenbaki osoa zein boletoa erosteko aukera, 35 euroan lehena eta 5 euroan bigarrena. Biek ala biek Tripontzia ipuin sorta dakarte, aurten ‘10 urte baino ez’ izenburua daramana, urteurrenari erreferentzia eginez.
Bai zenbakiak eta baita boletoak ere hainbat puntu fisikotan eta tripontzia.eus webgunean daude eskuragarri.
Lehen saria zenbaki eta serie irabazlearentzat izango da eta 30.000 euro eramango ditu. Zenbaki irabazlea baina serie desberdina daukatenek eskuratuko dute bigarren saria, 2.000 euro bakoitzarentzat. Hirugarren saria ere hainbatek lortu ahal izango dute, hots, bigarren zenbaki saridunaren zortzi serie irabazleetako bakoitzarentzat; 1.000 euroko saria jasoko du bakoitzak.
Halaber, Gure Esku Dagok azpimarratu nahi izan du sariak sari, Tripontzia erosten duen orok ekimenari ekonomikoki burujabea izaten lagunduko diola. Gaur kaleratu dute Tripontzia sustatzeko spotaren 1. zatia, Tripontzia «eskuz esku» oparitzeko gonbita egiten duena.
Jakitera eman dutenez, 2024ko urtarrilaren 24an egingo dute zozketa, ausazko informatika programa bat erabiliz, Beasaingo notariotzan. Irabazle suertatu diren zenbakien berri Gure Esku Dagoren webgunean bertan emango dute eta hilabeteko epea egongo da saria jasotzeko.
![Lizarra](/media/asset_publics/resources/001/142/865/article_thumb_horizontal/lizarra.jpg)
La fiesta en Lizarra arranca con represión a un cantante, cohete dividido y Bajadica suspendida
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/143/230/article_thumb_horizontal/Gasteiz.jpg)
El estreno de Iñaki Kerejazu como Celedón desborda Gasteiz con recuerdo a los ausentes
![Craterngorongoro_](/media/asset_publics/resources/001/143/654/article_thumb_horizontal/craterNgorongoro_.jpg)
Dos getxoztarras, madre e hija, fallecen en un accidente en Tanzania
![Aibar_policiaforal](/media/asset_publics/resources/001/143/848/article_thumb_horizontal/aibar_policiaforal.jpg)
Una joven de 15 años fallece en el accidente de una familia madrileña en Oibar
![Atleticosansebastian](/media/asset_publics/resources/001/143/850/article_thumb_horizontal/AtleticoSanSebastian.jpg)