NAIZ

«Ikastolero» iraina ote?

Pello Otxandiano lehendakarigai proposatu izanak oihartzun handia izan du sareetan, eta bidean alboko eztabaida batzuk askatu ditu. Ikastolen aldeko defentsa piztu du, esaterako, txiolari bakar batzuek «ikastolero» (irain gisa-edo) dela esan ostean. Portzierto, izan zitekeen... baina ez da.

Frankismoan sortutako ikastolen lana argazki honekin aldarrikatu dute sareetan.
Frankismoan sortutako ikastolen lana argazki honekin aldarrikatu dute sareetan. (Andoni ZINKUNEGI)

«Ikastolero» iraina ote da Euskal Herrian 2023. urtean? Elbira Zipitriaren argazki mitiko bat zabaldu da sareetan horri aurre egiteko, frankismotik hona ikastolek herriari egin dioten ekarpena nabarmenduz.

 

Nolatan piztu da eztabaida hori, ika-mikaren gainetik sakoneko eztabaidarik bada (ez dirudi)? Pello Otxandiano EH Bilduko lehendakarigai gisa proposatu izana dago abiapuntuan. Astelehenean eman zen jakitera albistea eta txio honek piztu zuen etxafuegoa, hortik minutu gutxira.

 

Nahasteari oraindik hauspo gehiago emateko, Otxandiano ez da «ikastolero» (mespretxuz esana), ez eta ikastolako ikasle (hizkera egokian) izandakoa: Otxandioko ikastetxe publikoan ikasi zuen eta bertako gurasoa da gaur egun.

Are gehiago...

 

Gauzak honela, «ikastolero» hitza akusazioa al zen? Hala izan balitz, bistan da bumeran efektua izan duela aipamenak:

 

Kezka adierazten dute txiolari batzuek, «eztabaida» edo «ez-eztabaidaren» maila ikusita. Beste batzuek, aldiz, umorez erantzun nahi izan diete mezu toxikoei.