Lesakan Olentzero txapelketa egin dute.
Lesakan Olentzero ezberdinak plazaratu dituzte. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Lesakako Olentzeroen txapelketaren beste irudi bat. Bi hautagai bertan.
Lesakako Olentzeroen txapelketaren beste irudi bat. Bi hautagai bertan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Ohiturari segida eman diote Lesakan.
Ohiturari segida eman diote Lesakan. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Haurren gozamenerako Lesakako olentzeroak.
Haurren gozamenerako Lesakako olentzeroak. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Haurrak agurtu ditu Olentzerok.
Haurrak agurtu ditu Olentzerok. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Mari Domingi Bilbon.
Mari Domingi Bilbon. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Olentzero Bilbon egindako kalejiran.
Olentzero Bilbon egindako kalejiran. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Mari Domingi gaurko kalejiran.
Mari Domingi gaurko kalejiran. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Haurren gutunak jaso dituzte.
Haurren gutunak jaso dituzte. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Jendetza bildu da Bilbon.
Jendetza bildu da Bilbon. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Carlton Hoteletik abiatu da kalejira.
Carlton Hoteletik abiatu da kalejira. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Atzoko kalejoraren ondotik, Arriaga Antzokian haurren gutunak jaso dituzte
Atzoko kalejoraren ondotik, Arriaga Antzokian haurren gutunak jaso dituzte (Bilboko Udala | EUROPA PRESS)
Olentzero eta Mari Domingi Gasteizko Udaletxean.
Olentzero eta Mari Domingi Gasteizko Udaletxean. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Olentzero Gasteizko haurren eskaerak jasotzen.
Olentzero Gasteizko haurren eskaerak jasotzen. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Mari Domingi bi neskato magalean dituela.
Mari Domingi, Gasteizen, bi neskato magalean dituela. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Olentzero, Mari Domingi eta haien laguntzaileak Gasteizera ere iritsi dira.
Olentzero, Mari Domingi eta haien laguntzaileak Gasteizera ere iritsi dira. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Hernanin ere haurrak protagonista nagusiak.
Hernanin ere haurrak protagonista nagusiak. (Gorka RUBIO | FOKU)
Olentzero eta Mari Domingi Hernanin, opariz gainezka.
Olentzero eta Mari Domingi Hernanin, opariz gainezka. (Gorka RUBIO | FOKU)
Dantzariak Iruñean Olentzerori ongi-etorria emanez.
Dantzariak Iruñean Olentzerori ongi-etorria emanez. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Tradizioa ere bada abereak izatea Iruñeko desfilean
Tradizioa ere bada abereak izatea Iruñeko desfilean (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Olentzero Iruñeko kalejiran.
Olentzero Iruñeko kalejiran. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
NAIZ

Olentzero eta Mari Domingi Euskal Herrira heldu dira

Olentzero eta Mari Domingi iritsi dira Euskal Herrira. Atzo, larunbatez, Bilboko erdiguneko kaleak zeharkatu zituzten. Gaur, goizetik, herri askotan izan dira haurrak agurtzen, gauean etxez etxe opariak banatu aurretik.

Mari Domingi eta Olentzero Euskal Herrian barrena dabiltza. Herri askotan ikusi dituzte haurrek, kaletan zehar.

Atzo iritsi ziren Bilbora, eta erdiguneko kaleak zeharkatu zituzten herritarrak agurtzeko. Kalejira Carlton Hoteletik abiatu ziren, eta Arriaga Plazan amaitu. Jendetza ibili da kaleetan biei ongi-etorria egiteko. Umeei harrera gaur 11etatik egin diete, Arriaga Antzokian. Neska-mutil ugarik eman dizkiete gutunak.

Gaur Euskal Herriko txoko guztiak bisitatu dituzte Olentzerok eta Mari Domingik, hiriburuak zein herririk txikienak.

Gasteizera goizeko 10.00etan iritsi dira haurren gutunak jasotzeko, eta arratsaldean, 18.00etan, kalejira egin dute hiriko kaleetatik.

Ordu berean hasi da kalejira Donostian. Ijentea kaletik abiatu da eta Txurruka kalean bukatu da desfilea. Aurretik, goizeko 11.45ean, Udaletxeko balkoira atera dira, donostiar guztiak agurtzeko.

Olentzero Iruñeko Udaletxearen balkoira ere atera da Olentzero igande honetan, 13.00etan, lehen aldiz. Errege Magoei harrera egingo ez dien Cristina Ibarrola alkateak, kargua utzi baino lau egun lehenago, Olentzerori ongi-etorria eman dio. Patapum taldearen laguntzaz, bertaratutakoek ‘Horra, horra’ abestu diote. Aurretik, haurren gutunak jaso ditu atarian. Arratsaldeko kalejira 18.00 hasi da. Oso ikusgarria, ohi denez, abere ugari izan baita bertan.

Lesakan urteroko olentzeroen txapelketa egin dute, eta ‘Burosoilak’ taldeak irabazi du.

Ipar Euskal Herrian goiztiarrak izan ziren Mari Domingi eta Olentzero. Joan zen larunbatean, musika eta dantza lagun, han eta hemen ibili ziren biak, berdin Hendaian zein Baionan.

Beraiek dira Gabon-gauaren protagonistak Euskal Herrian, eta milaka haurrak beraien oparien zain izango dira. Agian baten batek ikatza jasoko du.