![Bingen Zupiria eta Kultura saileko ordezkariak, Olaso Dorrea Fundazioko kideekin.](/media/asset_publics/resources/001/070/684/article_main_landscape/olaso.jpg)
Museoen Aholku Batzordeak egindako urteko azken bileran BBK Fundazioa eta Olaso Dorrea Fundazioa EAEko Museo eta Bildumen Erregistroan sartzea onartu zuen.
Erregistratze horren harira, Bingen Zupiria Lakuako Gobernuko Kultura eta Hizkuntz Politika sailburuaren bisita jaso du asteazken honetan Olaso Dorrea Fundazioak. Zupiriarekin batera izan dira Andoni Iturbe sailburuordea eta Mikel Aizpurua Kultura ondarearen zuzendaria. Iratxe Esnaola fundazioaren lehendakaria, Juan Antonio Iturbe idazkaria eta Urko Aiartza zuzendaria ere han egon dira, Jabi Lazkano fundazioko ondare arduradunak gidatu duen bisitan.
Bisita honetan Kultura Saileko ordezkariek Olaso Dorrean biltzen den ondarea eta historia ezagutu ahal izan dute. Fundazio ordezkariek fundazioaren nondik norakoak bai eta etorkizuneko ardatzak azaldu ahal izan dizkiete bisitariei, hala nola TMeLab laborategia, Olaso Dorreko Artxibategiaren digitalizazio eta zabalpen asmoak edota ondarearen kontserbazio eta kudeaketari buruzkoak.
Etorkizunean ere elkarlanean segitu ahal izateko borondatea berretsi dute aldeek. Erregistroaren helburua museoen inbentario ofiziala ezartzea da, eta bertan erregistratzea ezinbesteko baldintza da Euskadiko museo edo bilduma gisa onarpen formala jasotzeko, baita izen horiek erabili ahal izateko ere.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Moore](/media/asset_publics/resources/001/138/501/article_thumb_horizontal/moore.jpg)
Los 20 años de ‘Fahrenheit 9/11’, el máximo éxito de Michael Moore
![Gasteiz](/media/asset_publics/resources/001/140/870/article_thumb_horizontal/gasteiz.jpg)
Gasteizko Txosna Batzordeak txosnak jartzea erabaki du eta mobilizazioa deitu du abuztuaren 3an
![0729_eg_freixas(1)](/media/asset_publics/resources/001/141/247/article_thumb_horizontal/0729_eg_Freixas(1).jpg)