Astelehenean Grosen eraikiko duten Basque Culinary Centerren eraikin berriaren lanak hasteko Nafarroa Hiribideko zuhaitzak botatzen hasi ziren. Asteartean, protesta egiteko manifestazioa egin dute bizilagunek, Okendo Kultur Etxetik udaletxeraino.
Uliako auzo elkarteak sareen bitartez jakinarazi duenez, «ehunka lagun» bildu dutu arratsalde honetan egindako mobilizazioak. Ez da lehenengo protesta izan, proiektua aurkeztu zenetik bizilagunek hainbatetan desadostasuna adierazi dute eta.
Parkea bai, Culinary ez. Ehundaka lagun berriz ere. Centenares de personas, una vez más. pic.twitter.com/evKJ3ve0se
— Uliako Auzo Elkartea (@Uliatarrak) January 23, 2024
Zuhaitzak mozten hasi zirenean, SOS Manteo plataformak «txikizioa» hasi zela deitoratu zuen; izan ere, Okendon egindako bilera informatiboan Amenabar-BCCk espaloiko zuhaitzak ez zituela ukituko esan zuen eta, plataforma horren arabera. Donostiako Udalaren isiltasuna ere salatu zuten bizilagunek.
Eraikin berriarekiko desadostasuna erakusten jarraitzeko, asteazkenerako bilera informatiboa antolatu dute aurrekari historikoak gogoratu eta egungo egoeraren berri emateko, 19.00etan, Okendo Kultur Etxean. Ostegunean, aldiz, 12.00etan Udalaren Osoko Bilkurara joateko deia zabaldu dute.