NAIZ

Bilbon jokatuko den emakumezkoen Txapeldunen Ligako finaleko baloia aurkeztu dute

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, baloiak «hiri sutsuaren espiritua» harrapatzen du, «hiri geometria disruptiboak barne eta aldi berean, «izarren patroi tradizionalak Bilboko arkitekturaren forma ikonikoak eta San Mamesen diseinu paregabea jasotzen ditu».

Emakumeen Championseko baloia San Mamesen.
Emakumeen Championseko baloia San Mamesen. (@UEFA)

UEFA erakundeak eta Adidas enpresak Bilboko San Mames futbol zelaian maiatzaren 25ean jokatuko den UEFA Women's Champions League 2024 txapelketako finalean erabiliko den baloi ofiziala aurkeztu dute: adidas UWCL Pro Ball Bilbao.

Bilboko Udalak jakinarazi duenez, baloiak «hiri sutsuaren espiritua» harrapatzen du, «hiri geometria disruptiboak barne», eta, aldi berean, «izarren patroi tradizionalak Bilboko arkitekturaren forma ikonikoak eta San Mames estadioaren diseinu paregabea jasotzen ditu».

Zehaztasun handiagoa

Baloiak Adidas enpresak erabiltzen dituen errendimendu teknologien aukera zabala jasotzen du, «prisma» azaleko testura berritzailea barne. Testura horrek zehaztasun handiagoa eskaintzen die jokalariei, eta erabateko kontrola eta helduleku segurua. Adidas UWCL Pro Ball Bilbao Adidas dendetan eta sarean eskura daiteke.

Bestalde, finalerako bideak asteartean jarraituko du, Nyonen Europako Futbolaren Etxean egingo den kanporaketa faseko zozketarekin. Txapelketako final laurdenak martxoaren 19/20an (joanekoa) eta 27/28an (itzulikoa) jokatuko dira; finalerdiak jokatu ondoren, maiatzaren 25ean San Mamesen jokatuko duten bi talde finalistak apirilaren 28an ezagutuko dira. Uste da sarrerak martxoan jarriko direla salgai sarean.