Asunción klinikari kritika, Tolosako kaleetan.
Asunción klinikari kritika, Tolosako kaleetan. (NAIZ)
‘La sociedad de la nieve’, Goya sarietatik, Tolosara.
‘La sociedad de la nieve’, Goya sarietatik, Tolosara. (NAIZ)
12:00etatik 14:00etara egin dute protesta Zaldunita egunean.
12:00etatik 14:00etara egin dute protesta Zaldunita egunean. (NAIZ)
Plastiko txuri batez zigilatu dituzte karrozak.
Plastiko txuri batez zigilatu dituzte karrozak. (NAIZ)
Koloretsuak, beste behin, tolosarren proposamenak.
Koloretsuak, beste behin, tolosarren proposamenak. (NAIZ)
Tolosako feria ere, Zaldunita egunean.
Tolosako feria ere, Zaldunita egunean. (NAIZ)
‘El cristo sexualizado’ obrak ere izan du bere protagonismoa.
‘El cristo sexualizado’ obrak ere izan du bere protagonismoa. (NAIZ)
Askotariko gaiei heldu diete Tolosarrek.
Askotariko gaiei heldu diete Tolosarrek. (Gorka RUBIO | FOKU)
Igarleek ere izan dute haien txokoa.
Igarleek ere izan dute haien txokoa. (Gorka RUBIO | FOKU)
Umorea izan da mozorro askoren bereizgarria.
Umorea izan da mozorro askoren bereizgarria. (Gorka RUBIO | FOKU)
NAIZ
Tolosa

Jaia eta jendetza, Tolosako Udalaren jarrerari egindako kritikek markatutako Zaldunita egunean

Tolosako inauterietako Zaldunita egunak, beste behin, jendetza bildu du. Karrozek eta jai giroak ez dute hutsik egin, baina aurten Batzordeak Udalaren jarrerari egindako kritikak markatu du, bi orduko etenaldi batekin.

Karroza Batzordeak antolatuta, 12:00etatik 14:00etara protesta egin dute Tolosako karrozek Zaldunita egunean. Datorren urtean karrozak gordetzeko tokirik gabe geratu dira eta Udalak antolakuntzan izan duen jarrera ere salatu dute.

Honela, plastiko txuri batek inguratuta, zigilatuta, agertu dira karrozak. Jaiaren beste aldean, milaka lagun. Jendetza bildu da igande honetan Tolosan, ohi bezala, inauterietako Zaldunita egunean. Trena jendez lepo gerturatu da Donostiatik eta sentsazio hori berretsi dute Tolosako kaleek.

12:00etatik aurrera karrozak kalean zeuden, bai, baina ikusten zen gaurko eguna desberdina zela. Musikarik ez zegoen giroan eta protesta mezu eta arrazoiak helarazi dituzte bozgorailuetatik.

Jarrera horrek, hala ere, ez du tolosarren irudimena zapuztu. ‘La sociedad de la nieve’ pelikula edo Asuncion Klinika ikus zitezkeen. Umore eta kritikatik tiraka, biek hala biek harategi baten itxura hartu dute. ‘Asuntzion klinika. 80 urte tolosarrak akatzen’ zioen pankartak argi uzten zuen helarazi nahi zen mezua.

Kristau eskola ere Tolosako kaleetan ikusi ahal izan da, jai feria, ‘El Cristo sexualizado’ artelan polemikoa eta beste hamarnaka ideia bitxi. Zaldunitak, beste behin, ase ditu aurreikuspenak.