NAIZ

Super Amara Bera Berak Eszter Ogonovszky ezker hegaleko hungariar gaztea fitxatu du

Egun Txekiako Banik Most taldean dabilen jokalariak 20 urte ditu –uztailean 21 beteko du–, 1,78 zentimetro neurtzen du, eta 2019-2022 bitartean Itxakoko entrenatzaile izandako Ambros Martinek zuzendu zuen Gyori taldeko jokalari izan zen.

Eszter Ogonovszky hungarriarrak Donostian jokatuko du datozen bi denboraldietan.
Eszter Ogonovszky hungarriarrak Donostian jokatuko du datozen bi denboraldietan. (SUPER AMARA BERA BERA)

Denboraldia oraindik bere momenturik garrantzitsuenean dagoen honetan, Super Amara Bera Bera taldeak indartzen jarraitzen du. Azken asteetan jakin da Mariane Fernandesek ez duela jarraituko datorren urtean. Lehenego jakina zen Malena Cavok ere utzi egingo duela taldea eta jokalari gehiago egin daitezke irtetzeko. Gauzak hala, Donostiako klubak astelehen honetan jakinarazi du Eszter Ogonovszky ezker hegaleko hungariarra fitxatu duela datozen bi denboraldietarako.

Egun Txekiako Banik Most taldean dabilen jokalariak 20 urte ditu – uztailean 21 beteko du –, 1,78 zentimetro neurtzen du, eta 2019-2022 bitartean Itxakoko entrenatzaile izandako Ambros Martinek zuzendu zuen Gyori taldeko jokalari izan zen.

Gaztea izan arren, Ogonovszkyk goi mailako lehiaketan eta Hungariako junior akademian «eskarmentuaÇ duela adierazi du Bera Berak. Komarom jaioa, Gyorretik gertu dagoen herrian, denboraldi honetan Txekiako Banik Most taldean utzita jokatzea erabaki zuen, bederatzi golekin Chambrayren aurkako European Leagueko kanporaketan taldeko jokalari onenetarikoa izan zen bederatzi golekin.

Bere kanporako jaurtiketa, bata bestearen kontra alde bietatik irtetea eta abiadura nabarmentzen dira batez ere. Super amara Bera Berako zaleei agur gisa bidali dien bideoan, fitxaketak «erronka berri honekin ilusioz gainezka» dagoela eta «nire onena emango dudala» azpimarratu du.