Bilboko Guggenheim Museoaren atarian elkarretaratzea egin du igande honetan Gernika-Palestina deialdi herritarrak, zazpi egunez antolatu duen Elkartasun Aktiborako Astearen baitan. Bizkaiko hiriburuan eginikoaz gain, beste hainbat txokotan ere protesta egin dute gaur.
홀홇홆혼홍홏혼홎홐홉 혼홆홏홄혽홊혼
— Gernika-Palestina Herri Ekimena (@GerPalesti2023) March 3, 2024
Solidarity action with Palestine in the Guggenheim Museum.
From the Basque Country to the world.
Ekintza ikusgarria @MuseoGuggenheim en Palestinarekiko elkartasuna adierazteko. Elkartasuna, herrien arteko samurtasuna. #StopGazaGenocideNOW pic.twitter.com/77qerxBJdw
Hala, egun hauetan guztietan, «herriz herri, ikastetxez ikastetxe, lantokiz lantoki, beste behin, agintari eta erakundeei» exijitu diete Israel behar dezatela Palestinan egiten ari den operazio militarrak «berehala» etetera.
Gogoratu dutenez, «heriotza eta suntsipena» nagusi direla Gazan eta iragan urriaren 7tik 30.000 baino gehiago direla jada Israelgo Armadak hil dituen palestinarrak.
Palestinarrak sufritzen ari diren krisi humanitario larria nabarmentzearekin batera, azpimarratu dute «Israelgo ekintza genozidak» ez direla ehun egun hauetara mugatzen, 75 urteko apartheid-a baitago jatorrian.
Era berean, «palestinarren bizitza segurtatzeko», nazioarteari eskatu diote «neurri eraginkorrak» bideratzea, «oinarrizko zerbitzuak eta laguntza humanitarioa bermatzeko». «Horregatik, laguntza humanitarioa ematen duten erakundeak oztopatu eta kriminalizatu baino, lagundu behar dituzte», nabarmendu du plataformak.
Palestinaren eskubide nazionalengatik eta Estatu propioa eta bideragarria eratzeko eskubideagatik, elkartasun aktiboari eusteko deia egin dute. Benjamin Netanyahu nazioarteko epaitegietara eraman eta Mundubat erakundeak Palestinan dituen proiektuak bultzatzeko abiatutako diru-bilketak 60.000 euro baino gehiago lortu dituela ere nabarmendu dute.