![Barrikadak Haitiko hiriburuko presondegiaren ondoan.](/media/asset_publics/resources/001/087/355/article_main_landscape/haiti.jpg)
Haitiko lehen ministro Ariel Henryren bulegoak adierazi zuen salbuespen egoera Haitiko hiriburua hartzen duen Mendebaldeko departamentuan ezarriko dela eta egoerak behartuta berritu ahal izango dela.
Larunbat gauean talde armatuek Port-au-Princeko espetxe zibilari erasoa egin zioten eta horri esker 3.597 presok, ia gehienak, ihes egin zuten. Efe agentziak zenbatu duenez, gutxienez 15 preso hil ziren erasoaldian eta ihesaldian. Lekukoek diotenez askoz gehiago dira hildakoak.
Ihes egin dutenen artean kartzelan bizi-baldintza jasanezinak dituztela salatu dute. «Edateko dutxatzeko ura ematen digute eta janaria guztiz lizunduta dago», azaldu du batek.
Jimmy Cherizier ‘Barbecue’ gerra-gizonak zuzentzen duen Elkarrekin Bizi talde armatuen koalizioaren eta Poliziaren arteko liskarrek gora egin dute joan den ostegunetik.
Jende askok etxetik ihes egin behar izan du, ez dago eskolarik eta hiriburuko ospitalerik handiena itxita dago. Gobernua erakunde publikoen aurkako erasoen beldur da. Izan ere, Jauregi Nazionalak eta Croix des Bouquets izeneko espetxeak erasoak pairatu zituzten asteburuan.
2021an Jovenel Moïse presidentea bere jauregian erail zutenetik egoerak okerrera egin du aspalditik anabasa bizi duen Haitin.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Urruna-mobilizazioa-ekaina28](/media/asset_publics/resources/001/139/794/article_thumb_horizontal/urruna-mobilizazioa-ekaina28.jpg)
Un mes desde la desaparición de la vecina de Urruña Laure Zacchello
![Oxigeno-oscuro2](/media/asset_publics/resources/001/139/909/article_thumb_horizontal/oxigeno-oscuro2.jpg)
Descubren ‘oxígeno oscuro’ en fondos marinos, replanteando el origen de la vida
![Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51](/media/asset_publics/resources/001/140/611/article_thumb_horizontal/Captura_de_pantalla_2024-07-25_a_las_15.22.51.png)