Ane  Urkiri
NAIZeko zuzendaria / Directora de NAIZ

Distira egin eta historia idatzi du Arrizabalagak, Erasunek ondo eutsita (22-16)

Arrizabalagak eta Erasunek irabazi dute Emakume Mastercupeko Binakako txapelketa, finalean Etxegarai-Gaminderi irabazita (22-16). Gernikarrak pilotaren historian lekutxoa egin du, Binakakoan bosgarren txapela jantzita, gizonezkoetan Maiz II.a, Retegi II.a eta Martinez de Irujoren marka berdinduta. 

Itsaso Erasun eta Olatz Arrizabalagaren arteko besarkada, finala irabazi berritan.
Itsaso Erasun eta Olatz Arrizabalagaren arteko besarkada, finala irabazi berritan. (Endika PORTILLO | FOKU)

«Bikote ona osatu dugu, ongi ulertu gara. Finalerdietan berak lagundu zidan eta gaur elkarren artean atera dugu aurrera. Mentalitate positiboa izaten saiatu gara, motibatuta egoten eta, agian, esperientzia ere lagun izan dugu. Bigarren erditik aurrera eurak baxuago aritu gara eta guk aurrera egin dugu». Kantxan ez ezik, partida osteko elkarrizketan ere ederki moldatzen da Olatz Arrizabalaga, partidaren gakoak azaldu asmoz. Gernikarrak, Binakakoan, bosgarren txapela irabazi du, gaur, Arrasateko Uarkape pilotalekuan –948 ikusleren aurrean–, Itsaso Erasun sendo batek ongi lagunduta. Zizurkilgoari kosta zaio lehendabiziko pilotakadetan, urdinek atzean kargatu dutenean baina atzetik aurrera egin du gipuzkoarrak eta eskuak fresko zituela bukatu du partida.

«Une batean pentsatzen nuen ezingo nuela eutsi baina buruari kontra egin eta lortu dugu. Olatzek uneoro esaten zidan segitzeko, bagenekigun hor zegoela partida, fisikoki ondo geunden eta eusteak merezi izan du», azaldu du atzelari zizurkildarrak. Bere lehendabiziko finala zen eta txapelketari ginga ezin hobea jarri dio. Txapelaren eskaintza ere aski polita egin du, 18-15ean egin zuen lehen tantoa bezalakoxea: «Txapel hau nire amonari eskaini nahi diot, asko maite dudalako eta erreferente handi bat delako niretzat».

Kosta zaio partida hastea, Etxegarai eta Gaminde errukirik gabe aritu baitira, pilotakada gogorrak atzeko koadroetara bidalita. Bien bitartean, Erasuni kosta egiten zitzaion Etxegarairen gainetik pilota pasatzea eta une batzuetan, zital aritu da oñatiarra, bikote gorriari sekulako buruko mina eraginez.

Gernikarraren zigilua

Oso parekatuta egon da lehia, ez batak ez besteak ez dute lortu markagailua apurtzea, alde handiak ateratzea... Akats eta distiraren artean dantzan ibili dira, pilota ezin gozatuta zeudela. Akaso, lehendabiziko zati horretan, Etxegarai izan da gehien gozatu duena, atzera sekulako txisparekin bidaltzen baitzuen pilota. Hala, Erasunek zenbait akats pilatu ditu, eta beraz, gorriak ere nahi eta ezinean aritu ziren.

Saiatu da gernikarra Erasuni airea eskaintzen, tarteka jokoan sartu eta arriskatzen baina pilota erraz batzuk ere galdu ditu. Nolanahi ere, estatistikek nahikoa esaten dute: 13 egindako pilatu zituen eta soilik 3 galdutako.

Sei tantoko berdinketa ezarri ostean –gozatu gabeko pilota txokoan jarrita–, hasi da apurka apurka Arrizabalaga bere distira azaleratzen. Sakez, pilota ederki bihurrituta, egin du 8-6koa eta urdinek, beste behin atzean egindakoarekin, aldea murriztu badute ere, Gernikako aurrelariak, dejadaz (9-7) eta aurkariak zein ikusle guztiak ezustean harrapatu zituen esku aldaketarekin (10-8), bere zigilua ezarri du.

Urdinen frustrazioa

Abagunea izan dute gorriek aldeak handitzeko baina defentsan sendo agertu dira Madalen Etxegarai zein Enara Gaminde, atzean oso erregular, agintzen une batzuetan, eta jakin izan dute gorrien ahulguneetan mina ematen. Hala berdindu dute hamarna tantora, partidan seigarren berdinketa ezarrita. Arrizabalagak, hormabiko paregabearekin, gorriak aurretik jarri ditu baina urdinek, hiru tanto jarraian eginda –11-12koan Laukizko atzelaria, hanka azkarrekin, txokoan pilota jasota–, bide onean jarri dira (11-13).   

Lehen atsedenaldi luzera ere aurretik joan dira urdinak baina bazegoen zerbait guztiz gozatzea ahalbidetzen ez ziena, behintzat Laukizkoaren kasuan. Pilota erabat gozatu gabe zegoen, partidak aurrera egin ahala tantoak ere gogortzen hasi dira eta errematerako aukera gutxi izan dituzte. Izan zitekeen arrazoietako bat, eta horrek eraman die bigarren erdian urrats bat atzera egitea. Buruari ezin buelta eman eta 5-0eko partziala ezarri die gorriek, Erasunek atzean ongi eusten ziola, eskuinarekin pilota ongi sartzen, eta aurrean Arrizabalagak bere sasoi ona erakutsi zuela.

Olatz Arrizabalaga, tanto bat gogotik ospatzen, finalean. (Endika PORTILLO/FOKU)

Zuzenean 22ra arte

Gorriak, 22ra bidean, zuzeneko martxa sartu eta soilik pilota bakarra galdu dute, 18-16koa. Urdinak burumakur aritu dira azken txanpan, ilusioz ekin zuten deman frustrazioa nagusituta, gaztetasunaren adierazle. Gorriak, aldiz, esperientziatik, gaizki hasi zuten partida iraultzen jakin dute.

Arrizabalagak bere bosgarren txapela jantzi du –kasu honetan morea kolorekoa, eta ireki zuen honek debaterako tartea ere–, eta pilotaren historian pasarte bat idatzi du. Maiz II.a, Retegi II.a eta Martinez de Irujo handien marka berdin du gernikarrak Binakakoan. Gainera, azken hiru txapelak jarraian irabazi ditu, eta txapelketa honek dituen bederatzi edizioetatik, zazpi aldiz iritsi da finalera. Ezbairik gabe, aro bat markatzen ari da. Eta ezin ahaztu, aro honetan, lagun eta arerio dituen gainontzeko pilotariez, gaztetasunetik sekulako urratsak ematen ari baitira. Honek ez dauka etenik; edo ez luke eduki beharko, hauen sabaia oraindik ere urrun baitago.

Naiz - hedabidea zara
Error 404

[eu] 404 errorea

Eskatutako orria ez da aurkitu

Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.

Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.

[es] error 404

La página solicitada no se ha encontrado.

Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.

También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".

[fr] erreur 404

La page demandée n'a pas été trouvée

Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.

Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".

[en] error 404

The page you requested was not found.

It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.

It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".