Joseba Salbador Goikoetxea
Aia

Aiako landare berezien azokak hogei urte bete ditu

Antzinako edo ezohiko landareak azoka batean bilduta aurkitzea eta salneurri onean erosteko aukera izatea ez da ohikoa izaten. Aiako azokak, ordea, aukera hori eskaintzen du, aurten, hogeigarren urtez jarraian.

Jose Almandoz, Parketxeko lorazain nagusia, eta Amaia Agote, ingurumen hezitzailea, Iturrarango baserriaren aurrean.
Jose Almandoz, Parketxeko lorazain nagusia, eta Amaia Agote, ingurumen hezitzailea, Iturrarango baserriaren aurrean. (GARA)

Eguraldiak laguntzen badu, egunpasa ederra egiteko aukera izango da apirilaren 27an eta 28an Iturrarango Lorategi Botanikoan. Aurreko edizioetan bezala, mundu osoko landareak ezagutu eta erosteko aukera izango da. Baina, antolatzaileek dioten bezala, helburua ez da bakarrik landare exotikoak ezagutzera ematea, baita gure inguruan galtzen ari diren barietateak berreskuratu eta zaleen esku jartzea ere.

Horretarako, Euskal Herriko eta frantziar zein espainiar estatuetako 50 mintegi bilduko dira Zarautz eta Aia artean dagoen Iturrarango parke botanikoan, tartean Katalunia, Madril, Galiza, Asturies, Kantabria, Andaluzia… Antolatzaileek nabarmendu dutenez, «kontinente guztietako landareak ikusi eta salneurri paregabean erosteko aukera edukiko dugu eta landare asko gure artean ezezagunak badira ere, arazorik gabe lorategietan edo etxeko leihoetan zaindu ditzakegu».

Azoka ingurune paregabean ospatzen da, Iturrarango Lorategi Botanikoan. Hogei hektareako gune zabal honetan 5.500 landare espezie inguru daude, horien artean Europako haritzen kolekziorik handiena. Azoka ospatuko den egunetan, beraz, lorategiko ibilbideetatik paseatu eta espezie horiek guztiak ezagutzeko aukera izango da.

Aurtengo azokan izango diren parte hartzaileen artean, bi berrikuntza nagusi nabarmendu dituzte antolatzaileek: Orchid’s Garden, bildumako orkideak lantzen dituen frantziar mintegia, eta Succulovers, Aenomium eta Echeveria bildumak eskainiko dituen Cadizeko mintegia.

Aurten leku berezia izango dute sukalderako erabilgarri edota jangarriak diren landareak dakartzaten mintegiak. «Ohiko merkatuetan aurkitu ezin diren sukalderako landare erabilgarriak edota jangarriak erosteko azoka aproposa da Iturrarangoa, antzinako edo ezohiko barietateak aurkitu baititzakegu bertan».

Zitrikoak eta fruitu txikiak

Aurten, gainera, ostalarientzat interesgarriak izan daitezkeen sei ekoizle espezializatu joango dira Aiara: Aleka haziak (Beizama), Lurberry (Elkano) eta Blasenea mintegia (Zarautz), Vivero Ecológico El Alamillo (Malaga), eta Pépinière Dupoy eta Ferme de Sauveurs (frantziar Estatua). Erakutsiko dituzten landareak, honakoak dira: zitrikoen bilduma, bildumako barazki ekologikoak, fruitu txikiko landareak, aromatikoak...

Ahalik eta landare barietaterik zabalena eskaintzen saiatuko badira ere, antolatzaileek dei egin diete zaletuei landare bereziren bat nahi badute aurrez eskatzeko ekoizleari, azokaren egunean ekarriko dutela ziurtatzeko. Horrela, bertara hurbildu eta jasotzea besterik ez litzateke geratuko.

Azokako ordutegia 10.00etatik 18.00ak arte izango da eta, ohikoa denez, bertara iristeko autobusak erabili beharko dira, bai Zarauzko Euskotren geltokitik, bai Aiako herrigunean eta Orioko Txurruka auzoan prestatuko dituzten aparkalekuetatik abiatuko direnak.

Sarreraren prezioa 5 eurokoa izango da eta autobus zerbitzua erabiltzeko eskubidea emango du, baita erositako landareentzako kontsigna zerbitzua erabiltzekoa ere. Zerbitzu horrek erosleak kotxea utzi duen aparkalekurainoko garraioa ere eskaintzen du.

Egunean zehar jan eta edateko aukera ere izango da Iturrarango azokan. Alde batetik, Aiako gazte asanbladak, Goierriko talogileek eta Goiabe sukaldaritza ekologikoak kudeatuko duten kantina egongo da zabalik, eta bestetik Satxota sagardotegiak eta Agerreburu eta Gaztagune gaztandegiek beren produktuak eskainiko dituzte.

Azoka ez ezik, asteburu horretan hainbat ekitaldi osagarri antolatu dituzte Aiako herrian. Larunbatean, apirilak 27, Iñaki Larrañagak eta Jakoba Errekondok hitzaldi bana emango dute eta igandean, apirilak 28, sendabelarrak, lore moztuak eta argazkigintza jorratuko dituzte Garbiñe Larreak eta Emilia Valenciak.

«Baso-bainua», igande honetan

Bestalde, eta landareen azoka iritsi bitartean, Iturrarango Parketxean bertan «baso-bainua» antolatu dute BSKT Basotik Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, basoen nazioarteko eguna eta udaberriaren hasiera ospatzeko.

Naturan murgilduz, eguneroko erritmo bizia moteltzen laguntzen duen esperientzia sentsoriala da baso-bainua. «Inguruari so egin, laztandu, usaindu, dastatu, entzun. Bost zentzumenak eta naturako elementuak elkarrekin jolasean jarriko ditugu. Familian, lagunekin, bakarka, taldean... nahi duzun bezala, basoak beso zabalik hartuko gaitu», azaldu dute antolatzaileek. Ibilbidea laburra eta erraza da, edonork egiteko modukoa.

Hitzordua goizeko 11:00etan izango da eta 13:00ak bitartean luzatuko da. Parte hartu nahi duenak, hori bai, izena eman beharko du iturraran@gipuzkoanatura.eus posta elektronikoan edo 943 83 53 89 telefonoan.

 

«Lo que más se valora es la relación que se crea entre aficionados y profesionales»

José Almandoz es el jardinero jefe del Jardín Botánico de Iturraran y el responsable de la organización de la feria de plantas de colección, evento con el que pretenden rescatar todas aquellas variedades que están desapareciendo por la irrupción de las variedades estandarizadas, lo cual termina perjudicando la biodiversidad.

¿Con qué objetivo se organiza la feria de plantas de colección de Iturraran?

Desde el principio, lo que hemos pretendido ha sido hacer ver a la gente que hay un abanico enorme de plantas al margen de las que podemos encontrar en el mercado y que son igual de fáciles de cultivar y cuidar en nuestras casas y jardines. Y también queremos animar a los profesionales a que sean ellos mismos quienes recuperen y cultiven especies que no sean las mayoritarias, en linea de lo que hacen muchos viveros del Estado francés.

¿Cuál es el criterio que utilizan para seleccionar a los viveristas?

Lo que queremos es organizar la feria que a nosotros mismos nos gustaría visitar. Es decir, nos ponemos en la piel del visitante que se desplaza hasta aquí, muchas veces desde muy lejos, y pensamos qué es lo que más les gustaría encontrar. En definitiva, que salgan encantados de esta feria y con ganas de volver el año siguiente. Para ello, es muy importante ofrecer en un mismo punto la mayor variedad posible de especies, ya que eso supone un importante ahorro de tiempo y de dinero.

Pero tendrán que hacer una selección...

Sí, por supuesto. Hay que tener en cuenta que esta feria es pionera en el estado y que muchos viveristas quieren estar presentes, porque para muchos supone un buen escaparate. Aparte de tener un espacio limitado, queremos aprovecharlo con el mayor abanico posible de especies. A veces hemos tenido hasta cuatro viveros con plantas suculentas y cactus y, sintiéndolo mucho, hemos tenido que decir que no, a no ser que ofrezcan algo muy nuevo y diferente. Y por otro lado, hay especialidades a las que se dedican muy pocos viveristas, como las plantas carnívoras, que están representadas por la empresa Bite Me! Plants de Erandio. O las plantas de rocalla o de montaña, que este año no van a poder estar presentes por jubilación.

¿Y cuál es el perfil de los aficionados que acuden a la feria?

Mayormente es gente de cierta edad, pero últimamente estamos viendo a gente joven cada vez más interesada. Además, cada vez son más los viveristas que adaptan las plantas para su cultivo en macetas y jardineras, por lo que no es preciso tener un jardín. Ahí tenemos por ejemplo los huertos urbanos, que cada vez tienen más aceptación. Y en cuanto a procedencia, no solo vienen de Gipuzkoa, también de Bizkaia, Cantabria, Asturias, Madrid… El record lo establecieron hace unos años unos aficionados que vinieron desde Canarias. Y por otro lado, cada vez notamos mayor afluencia de visitantes del Estado francés, sobre todo de la zona de Aquitania, donde no hay tantas ferias como en la zona de París.

¿Qué es lo que más valoran los visitantes?

Sin duda, la relación que se crea entre aficionados y profesionales, los consejos que ofrecen para que todo salga bien y vuelvan el año siguiente.

 

AZOKAK:

• Segura: Martxoak 24.

• Mungia: Apirilak 13.

• Donostia (Bulebar): Apirilak 14.

• Lasarte: Apirilak 20.

• Garai: Apirilak 21

• Urretxu: Apirilak 21.

• Iturraran: Apirilak 27-28.

• Gueñes: Maiatzak 1.

• Errenteria: Maiatzak 4.

• Donostia (Bulebar): Maiatzak 12.

• Hernani: Maiatzak 18.

• Lekunberri: Maiatzak 19.

• Donostia (Bulebar): Ekainak 9.