![Aldatu Gidoia egitasmoaren agerraldia, Altsasun.](/media/asset_publics/resources/001/107/091/article_main_landscape/gidoia.jpg)
Euskalgintza, kultura, sindikalgintza, hezkuntza eta ikus-entzunezkoen arloko hainbat eragiletako ordezkarik lagunduta, maiatzaren 18an ‘Aldatu gidoia euskararen alde’ lelopean Gasteizen egingo den manifestaziora joateko deia egin dute Altsasun Aldatu Gidoia egitasmoko kideek.
Mobilizazioa arratsaldeko 17.30ean abiatuko da Foru plazatik, eta bertan «guztion bultzadaz», euskarari «aukera-lehio bat» ireki nahi diotela azpimarratu dute antolatzaileek.
Gogoratu dute euskal irrati-telebista publikoa «euskara biziberritzeko eta euskal kultura sustatzeko» sortu zela, baina kezkaz adierazi dute urteak direla EiTBk jaiotzako helburu horiek «baztertu» zituela.
Ildo horretan, salatu dute «marko espainiarra gailendu» dela, «erabat» EiTBn: «Horrek –gaineratu dute–, kultura eta hizkuntza komunitate gisa, galbidera garamatza. Erdal erreferentziak sustatu ordez, Euskal Herriko erreferentziak indartu eta, Basabürütik arabar Errioxara, Enkarterritik Zangozerrira, herritarren artean zubiak eraikiko dituen euskal irrati-telebista behar dugu. Eskualde guztietako txokoak eta pertsonak hurbilduko dizkigun euskal irrati-telebista, alegia».
EiTBz harago ere, Aldatu Gidoia ekimeneko kideen esaetan, Lakuako Gobernuaren kultura eta ikus-entzunezkoetako politikek «ez dituzte inondik ere herritarren hizkuntza eskubideak bermatzen», zineman zein streaming plataformetan, gaztelerazko eskaintza delako nagusi, euskarazkoak «ia tokirik ez duen bitartean».
Horregatik guztiagatik, «euskarazko telebistaren sorrerako ilusioa eta asmoa» berreskuratzeko deia egin dute Altsasutik, maiatzaren 18ko manifestaziora joateko gonbitea eginez: «Berpiztu dezagun euskaran ardaztutako euskal irrati-telebistaren beharraren kontzientzia. Eta eska diezaiogun Eusko Jaurlaritzari, kultura-politiketan, EiTBn eta EiTBz harago, zineman eta plataformetan, euskara erdigunean jartzeko».
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Andaye](/media/asset_publics/resources/001/138/609/article_thumb_horizontal/andaye.jpg)
Abre sus puertas el centro Andaye, un espacio para hacer turismo por la historia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)
El donostiarra Xabier Atristain queda en libertad condicional tras 13 años preso
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)