BABESLEDUN EDUKIA

Legorretak eta Beasainek hartuko dute Gipuzkoako jaien lekukoa

Lazkaoko jaiak amaituta, Legorretak eta Beasainek hartuko dute Gipuzkoako eta, zehazki, Goierriko jaien lekukoa.  Asteazken honetako txupinazoaren ondoren, Legorretako azintzioak igandera arte luzatuko dira, eta Beasaingo Loinatz jaiak, aldiz, ostiral honetan hasi eta bi astez luzatuko dira.

Aimar Alustiza herriko atleta gazteak bota du Legorretako txupinazoa asteazken arratsalde honetan.
Aimar Alustiza herriko atleta gazteak bota du Legorretako txupinazoa asteazken arratsalde honetan. (Raúl BOGAJO | FOKU)

Koloretako blusa jazteko momentua iritsi zaie legorretarrei. Asteazken honetan (maiatzak 8) arratsaldeko 18.30ean jaiei hasiera emateko suziriaren jaurtiketa egingo da eta segidan, pikua udaletxeko balkoian jarriko da. Aurten, Aimar Alustiza Lasa, Legorretako atleta gaztea izango da txupinazoa botatzeko ohorea izango duena. Izan ere, 18 urte besterik ez dituen arren, Gipuzkoako txapelduna da pisu jaurtiketan, eta Euskadikoa eta Estatukoa 20 urtez azpiko mailan. Etorkizun handiko kirolaria, beraz.

Suziriaren ondoren, bertso erronka dago iragarrita June Aiestaran-Iker Zubeldia eta Maddi Aiestaran-Eneko Araiztegi "Korta"ren artean, eta eguna ondo amaitzeko lagunarteko afaria, kalejira eta DJ.

Ostegunean, hilak 9, Azintzio eguna ospatuko dute. Eguneko ekitaldirik nagusiena, arratsaldeko euskal erromeria izango da, soka dantza, euskal dantza eta sagardo dastaketarekin. Eguna amaitzeko, Korrontzi taldearen emanaldia izango da plazan.

Ostirala (hilak 10) herri bazkariaren eguna izango da, Iraunkorrak txarangak alaituta, eta larunbata (hilak 11) mozorro eguna, txakolin dastaketa eta paella txapelketa barne. Igandea pikuaren ehorzketak emango die amaiera aurtengo jaiei.

Legorretako jaietako erakunde laguntzaileak: LEGORRETAKO UDALA


Beasainen, hilaren 19ra arte

Beasaingo Loinatz jaiak inoiz baino lehenago iritsiko dira aurten, maiatzaren 10etik 19ra bitartean ospatuko baitira. Suziria botatzeko ardura Andramendi ikastolako haurrek eta Bareak merkatari elkarteko kideek izango dute.

Egitarauaren ardatza betiko ekitaldiek osatuko badute ere, aurten hainbat berrikuntza izango da. Esaterako, Mariren jaitsierak sortzen duen ikusmina dela eta, aurten zuzenean ikusi ahal izango da, edozein tokitik, Udalaren youtube kanalera konektatu ezkero.

Musikari dagokionez, Bulego talde azkoitiarrak bere azken lana aurkeztuko du larunbatean (maiatzak 11) gauerdian eskainiko duen doako kontzertuan. Honen aurretik Pho Bo herriko taldea izango da eta egun bat lehenago Beasaingo Muxutruk erromeri taldea. Muxutruk taldeko ordezkariek aurkezpenean azaldu dutenez, bost urte betetzen dira lehenengoz Beasainen jo zutenetik eta sorpresa bat prestatuta dute kontzerturako.

Bigarren ostiralean (maiatzak 17) Puro Relajo taldearen kontzertua izango da Bideluze plazan. Gainerakoan, jaietako musika eskaintza talde hauekin osatuko da: Rockalean, Itzal erromeri taldea, Café irlandés, DJak, Oihan Vega, Dj Aitana Grandes eta UT! taldea. Hauez gain, txistulariak, gaiteroak, Loinatz udal musika eskolako banda eta trikitilariak ez dira faltako.

Danborrada egunean (larunbata 11) haurren irteera izango da lehena. 18:45ean helduen danborradarekin bat egingo du Loinazko San Martin plazan eta zenbait pieza joko dituzte elkarrekin. Tartean, Peio Irizarrek anaiari eskainitako “Martintxo” izango da. Ondoren 19:00etan plazatik irtengo da helduen danborrada bere ibilbidea osatzeko.

Ohiko ekitaldiak, tradizioarekin lotura dutenak, eta kirol jarduerek bere lekua dute egitarauan; sokadantza (agintari, haur eta helduena), asteleheneko prozesioak, pilota txapelketa herrikoiak, koadrilen arteko futbitoko finala, arrantza lehiaketa, xake jokaldiak, haurrentzako jolasak, astearteko azoka berezia, bertso-saioak, elkarteen arteko sukaldaritza lehiaketa, dantza topaketa, herri kirol jaialdia, Xaibor-en ikuskizuna eta beste hainbat.

Herritarren eta bisitarien ongizatea bermatzeko helburuarekin, aurtengo jaietan ere prebentzio kanpainak errepikatuko dira. Horrela, alkoholaren kontsumo arduragabea, indarkeria sexista eta lapurretak saihesteko gomendioak zabalduko dira. Beasain Jaietan aldizkariak bere hitzorduari ez dio hutsik egingo eta salgai jarriko du 2024ko alea. 

Beasaingo jaietako erakunde eta establezimendu laguntzaileak: ARGI OPTIKA, ARRAINKI ARRAINDEGIA, AUTORRECAMBIOS GOYERRI, BARANDIARAN BERRIKUNTZAK, BEASAINGO UDALA, BIG MAT URBIL, KATTALIN ERRETEGIA, SIRMET.