![Donostiako Bengoetxea kaleko EAGan murrizketak izan direla salatu du ELAk.](/media/asset_publics/resources/001/007/261/article_main_landscape/pac.jpg)
ELAk salatu duenez, Osakidetzak murrizketak egiten jarraitzen du eta larrialdietan eta Etengabeko Arreta Guneetan (EAG) langileak falta dira, «batez ere medikuak».
Hala, ohar batean azaldu duenez, apirilaren 29an, Zornotzako EAG medikurik gabe izan zen, «erizain eta zeladoreekin bakarrik». Apirilaren 4an, berriz, «ez zegoen medikurik gaueko txandan Gipuzkoako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroan, ezta Bengoetxea-Donostia eta Hernaniko EAGetan ere».
Gogoratu duenez, Zornotzako EAGren kasuan, 2023ko martxoan «paziente baten bizitza arrisku larrian jarri zen, fakultatiborik ez zegoelako». ELAren arabera, erizainek, «intuizioari eta lan onari esker, eta propioak ez diren funtzioak eginez, beste leku batean zegoen mediku batekin koordinatuta, pazientearen bizitza salbatu ahal izan zuten».
Ohartarazi duenez, «lan gainkarga nabarmena dakar erizaintzarentzat, eta horrek egoera horiek pairatzen dituzten langileen arrisku psikosozialak okertzen ditu, erantzukizunak bere gain jartzen baitizkio horretarako behar diren baliabideak izan gabe».
Sindikatuaren iritziz, Lehen Arreta «desegiteko plan bat dago» eta, «zehazkiago, EAGak desegiteko plana, eta horrek berekin dakar langileen lan baldintzak prekarizatzea (langilerik ez dagoenez, pazienteak beste baliabide batzuetara bideratzen dira, horiek ere gainkargatuz) eta osasun asistentzia pobretzea».
Larrialdietako Koordinazio Zentroen kasuan, medikuak ez ezik, langileak ere falta dira kategoria guztietan (erizainak eta operadoreak), ELAren arabera. Horretaz gain, «behin eta berriz gertatzen da ZIU mugikorreko anbulantzietan medikuak falta izatea», salatu du.
ELAk Osakidetza «asistentzia maila guztietan, eta bereziki EAGetan eta emergentzietan, egiten ari den lan baldintzen murrizketa eta prekarizazio politikak» salatu eta zerrendatu ditu: ESI Barrualde, Areilza, Deustu, Zumarraga, San Martin, Donostia, Hernani, Bergara, Emergentzietako Koordinazio Zentroak, ZIU mugikorra... eta murrizketa horiek «egiturazko» bihurtzen ari direla nabarmendu.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)