NAIZ

Hauek dira hiru euskal hauteskunde barrutietan lehiatuko diren hautagaiak

Amaitu da ekainaren 30ean iraganen den Hauteskunde Legegileen lehen itzulirako hautagaitzak aurkezteko epea. Jean Lassalle aurkeztuko da laugarrenean. Fronte Popular Berriak EH Bairen hautagaiak izendatu izanagatik kexu azaldu zen PCFk ez ditu hautagai alternatiboak aurkeztu.

Ekainaren 30an diputatuak hautatzeko botoa ematera deituak dira herritarrak.
Ekainaren 30an diputatuak hautatzeko botoa ematera deituak dira herritarrak. (Guillaume FAUVEAU)

Pirinio Atlantikoen Prefekturak emandako informazioaren arabera, hauek dira heldu den ekainaren 30ean jokatuko den frantziar Hauteskunde Legegileen lehenengo itzulian hiru euskal hauteskunde barrutietan lehiatuko diren hautagaiak.

Laugarren hauteskunde barrutia (Nafarroa Beherea, Zuberoa eta Biarnoko hainbat herri hartzen dituen distritoa)

- Fronte Herritar Berria: Iñaki Echaniz (2022ean hautaturiko diputatua). Ordezkoa: Cecile Senderain.

- Batasun Nazionala (RN): Sylviane Lopez. Ordezkoa: Alain Michel.

- Errepublikanoak (LR): Beñat Cachenaut. Ordezkoa: Hugo Couchinave.

- Langile Borroka (LO): Carlos Ribeiro. Ordezkoa: Frederic Mircovitch.

- EAJ-PNB: Gracianne Mirande. Ordezkoa: Jean-Laurent Cabillon.

- Jean Lassalle (Résistons alderdiaren sortzailea). Ordezkoa: Barthelemy Aguerre.

 

Bosgarren hauteskunde barrutia (Lapurdi eta Nafarroa Behereko herriez osaturik)

-MoDem (Macronen aldeko gehiengoa): Florence Lasserre (2022an hautaturiko diputatua). Ordezkoa: Manex Meyzenc.

-Fronte Herritar Berria: Colette Capdevielle. Ordezkoa: Alain Iriart.

-Batasun Nazionala (RN): Serge Rosso. Ordezkoa: Corinne Anton.

-Errepublikanoak (LR): Valerie Castrec. Ordezkoa: Serge Arcouet.

-Langile Borroka (LO): Philippe Bardanouve. Ordezkoa: Maïte Quaranta.

-EAJ-PNB: Jean-Marie Erramuzpe. Ordezkoa: Sophie Voisin.

- Alain Cayuela. Ordezkoa: Blanca Donis.

- Johanna Grateloup. Ordezkoa: Celine Badbret.

- Jean-Claude Labadie. Ordezkoa: Julie Durand Ribeiro.

- Helene Susbielle (2022ko bozetan Lassallen 'Resistons' hautagaitzan aurkeztu zen). Ordezkoa: Ramuntcho Clausell.

 

Seigarren Hauteskunde Barrutia (Hego Lapurdi):

-MoDem (Macronen aldeko gehiengoa): Christian Deveze. Ordezkoa: Guillaume Boivin.

-Fronte Herritar Berria: Peio Dufau. Ordezkoa: Marie Heguy Urain.

-Ciotti (Errepublikanoen presidentea)-Batasun Nazionala (RN): Victor Lastecoueres. Ordezkoa: Romain Plard.

-Errepublikanoak (LR): Emmanuelle Brisson. Ordezkoa: Henri Levrero.

-Langile Borroka (LO): Jacqueline Uhart. Ordezkoa: Jacques Aquerreta.

-EAJ-PNB: Jean Tellechea. Ordezkoa: Mathieu Kayser.

-Eva Pernet (2022an Lassalleren alde azaldu zen). Ordezkoa: Mathis Roux.

-Michel Lamarque. Ordezkoa: Zohra Cousino.

-Corinne Berthelot. Ordezkoa: Sabrina Echaburu.