![Zestoako gaztetxea, Elizondo eraikinean.](/media/asset_publics/resources/001/077/823/article_main_landscape/0207_eh-GAZTETXEZESTOA.jpg)
Zestoako gaztetxea huste arriskuan zegoen, eta herriko gazte asanbladak jakinarazi duenez, iritsi berri zaie desalojoaren data: uztailak 19an izango da. Egun horretan, baina, gaztetxea defendatzen saiatuko dira gazteak.
Pasa den urtarrilean, Azpeitiko epaitegiak Zestoako Elizondo antzoki zaharraren okupatutako eraikinaren «berehalako hustea» agindu zuen; Elizari, higiezinaren jabeari, arrazoia emanez.
Zestoako gazte asanbladak denbora darama gaztetxea herriaren erdigunean ezar dadila eskatzen, eta Elizondo eraikina okupatu zuen iaz, iritzita aurretik zuten gaztetxeak ez zituela herritarren beharrak asetzen. Erabaki hori berretsi dute ostegun honetan, desalojo egunaren berri emateko egin duten agerraldian. «Gure ustez, beharrezkoa izan da aldaketa. Egonezin sozial eta politikoa pizteko, beharrezkoa du zentroko espazioa gazte asanbladak», agertu dute.
Eliza katolikoari leporatu diote «beharrezko bide guztiak» erabili dituztela gazteak eraikinetik desalojatzeko eta Zestoako Udalaren jarrera ere kritikatu dute, gaztetxearen birkokatzearekin bete ez dituen promesak egiteagatik, gazte asanbladako bozeramaileen hitzetan.
Osteguneako agerraldian, Gipuzkoako udalerri honetako gazteek uztailaren 19an gaztetxearen aurrean elkartu eta desalojoa geldiarazteko deialdia zabaldu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Naizxalbador](/media/asset_publics/resources/001/135/773/article_thumb_horizontal/NAIZxalbador.jpg)
AEBetako Glitterfox taldeak euskaraz eta disco ukituarekin grabatu du ‘Xalbadorren heriotzean’
![Encierro4](/media/asset_publics/resources/001/136/243/article_thumb_horizontal/encierro4.jpg)
Casi cuatro toneladas de Miura y dos tremendas embestidas en Mercaderes y la curva
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)