BABESLEDUN EDUKIA

Goierri Valley, enpresa guztiei irekita

Goierri Valley elkarteak balio handiagoko zerbitzu integratuak eskaintzen eta inguruko industrian inpaktu positiboa eta iraunkorra sortzen lagundu nahi duten enpresa guztiei bere zerbitzuak zabaltzen dizkiela berretsi du.

Goierri Valley elkarteak Batzar Orokorra egin zuen ekainaren 14an.
Goierri Valley elkarteak Batzar Orokorra egin zuen ekainaren 14an. (GOIEKI)

Zer da Goierri Valley?

Goierri bailarako enpresen elkartea da non gure lurraldeko industria-sektoreko eragileen arteko lankidetza sustatzeko gune bat eskaintzen duen. Sinergiak sustatzen ditu, balio handiagoko zerbitzu integratuak eskaintzeko eta inguruko industrian inpaktu positiboa eta iraunkorra sortzeko.

Ad hoc proiektuak diseinatzen ditu, baita inguruko komunitateari irekitako formazioak eta laguntza-zerbitzuak eskaini ere. Aktiboki laguntzen die bai elkarteko kide diren erakundeei zein ingurukoei gaur egungo eta etorkizuneko erronkak gainditzen, eraldaketa teknologikoaren eta berrikuntzaren prozesua aurrera eramaten.

Erreferentziazko elkartea

Zergatik erreferentziazko elkartea? Elkartze ereduagatik. Industria ekosistema batek osatzen du, eta enpresa traktoreen eta-enpresa industrial txiki eta ertainen arteko lankidetza errealean eta aktiboan oinarritzen da. Zerbitzu enpresak, eremu akademiko eta teknologikoa eta administrazio publikoa ere aliantzaren parte dira.

2022-2025 estrategia berria

Elkarteak bere lehenengo fasean Aliantza hau kontsolidatzea izan zuen helburu nagusi. Burutzen ziren ekintza guztiak erronka nagusi horri jarraitzen ziren. 5 urteko ibilbide baten ostean, 2022an, elkarteak erreflexio estrategiko berria buru zuen honako ikuspegi berri hau definituz: Goierriko industria eraldaketa sustatzen duen erreferentziazko industria-aliantza izatea. Erreflexio lanketa hau bazkide diren hainbat ETE eta enpresa traktoreekin burutu zen.

Gaur egun honako 6 erronka nagusi jarraitzen ditu elkarteak:

●    ETEak ahalduntzea, hauen lehiakortasuna eta jasangarritasuna bermatzeko. Berrikuntza eta digitalizazioa bezalako gaiak lantzen dira. Baita dibertsifikaziorako pausuak eman ere.

●    Talentua erakarri. Enpresa eta lurraldearen kezka nagusienetako bat izanik, hainbat dira lerro honetan lantzen diren proiektuak.

●    Ekintzailetza bultzatu. Ekosistema indartu bai enpresa berriak sortuz, baita barne ekintzailetza sustatuz ere.

●    Lankidetza sustatu. Elkartearen oinarria horixe da eta indar hau aprobetxatzen da produktu edo zerbitzu berriak garatzeko besteak beste.

●    Elkartea kanpora zabaltzea. Erronka estrategikoak lortzera bideratuta, sinergia eta lankidetza sareak sortu erakunde eta intereseko agenteekin (elkarte, kluster, plataforma, polo…) lurralde, nazio eta nazioartekotze mailan.

●    Elkartearen erakargarritasuna indartzea. Enpresa gehiago erakarri elkarteak antolatzen dituen proiektu eta zerbitzuetan parte hartzera. Bazkide zein ez bazkide.

Bazkide ez diren enpresei zerbitzuak eskaintzea berretsi da

Goierri Valleyren 2022-2025 estrategiaren definizioan lan egiteko moduan aldaketa batzuk ezarri ziren, horien artean, bazkide ez diren enpresei proiektu edo ekintza zehatzetan parte hartzeko aukera ematea delarik.

Goierri Valleyko bazkide ez diren enpresei hainbat zerbitzu eskaintzen zaizkie. Besteak beste, internazionalizazio proiektuetan, eraikuntza modularreko proiektuetan eta hainbat zerbitzu eta ekintzetan: Gosari Aurkezpenak, interesezko solasaldiak, HUB 4.0tik antolatutako formakuntzetan, sentsibilizazio saioetan eta esperimentazio prozesuetan. Elkartetik antolatzen diren formakuntzetara ere sarbidea izango dute. Batzar Orokorrak hau berretsi du, Estatutuetan lurralde eremuari erreferentzia egiten dion testuaren moldaketa onartuz.