![Zabor bilketarako kamioi baten artxiboko argazkia.](/media/asset_publics/resources/001/139/123/article_main_landscape/zaborra.jpg)
Iruñerriko Mankomunitatearen FCC azpikontratako langile bat ospitalean hil da ostiral honetan, LABek jakinarazi duenez. Duela bederatzi egun zabor edukiontziak hustutzen ari zela kolpe larri bat hartu zuen, eta horren ondorioz hil da.
I.U. beharginak pasa den uztailaren 10ean izan zuen istripua, gaueko txandan lanean ari zela. FCC enpresaren kamioiko kabinara igo behar izan zuen zaborraren kontainerra trabatuta geratu zelako. Goian zegoela, baina, irrist egin zuen eta lurrera erori zen, buruan kolpe larria hartuta.
Aurten Nafarroan hil den zortzigarren langilea da hau, eta Euskal Herriko 33.a, LABek ohar batean zehaztu duenez. Sindikatuaren ustez, gainera, istripuok ez dira ezustekoak: «FCC enpresan kamioian erortzen diren edukiontziak kentzeko prozeduraren zorroztasun faltak» eragin du azken hildakoa, bere arabera.
Zabor bilketa normalean kamioiaren gidariek egiten badute ere, arazoak sortzen badira, beste langile batek esku hartu behar duela zehazten du protokoloak, LABek azaldu duenez. Alta, I.U. langileak istripua izan zuenean, gaueko txanda zenez, «ez zegoen nahikoa langile eta prozedura ez zen abian ipini».
«Langileek aspaldi ohartarazi zuten enpresa; mankomunitateko kamioi berriekin arazo asko sortzen ari ziren zabor bilketan. Gainera, nahiz eta ‘protokolo’ bat izan prozedura horietarako, langile guztiek ez zuten ezagutzen. Edozein langile eramaten zuten prozedura hau egiteko, formakuntzarik izan ez arren, eta normalean bakarrik goizetan betetzen zen, jende gehien dagoen txandan», agertu du sindikatuak.
Horrek esan nahi du, LABen esaneko, behar baino langile gutxiago kontratatu dituela enpresak, zerbitzuarekin etekin ekonomiko gehiago ateratzeko.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Indurain-villavesa2](/media/asset_publics/resources/001/136/510/article_thumb_horizontal/indurain-villavesa2.jpg)
Casi todos los incidentes imaginables se suceden en un encierro de la villavesa lento e irreal
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Piratak](/media/asset_publics/resources/001/137/746/article_thumb_horizontal/piratak.jpg)
‘Belak mastara eta euskara plazara’ aldarriarekin ospatuko dute Donostiako Piratek Aste Nagusia
![Atristain](/media/asset_publics/resources/001/134/948/article_thumb_horizontal/Atristain.jpg)