![Mobilizazioak aurkezteko Sarek eta Etxeratek Loretopen egin duten prentsaurrekoa.](/media/asset_publics/resources/001/140/102/article_main_landscape/sare-etxerat.jpg)
«Gatazkaren konponbideari behingoz ateak ixteko euskal gizarteak duen beharra» aldarrikatzeko sei mobilizazio egingo dituzte Sarek eta Etxeratek, aurten lehen aldiz elkarrekin, Hego Euskal Herriko sei hondartzatan: Bakion, Laidan eta Lekeition, Bizkaian, eta Mutrikun, Orion eta Donostian, Gipuzkoaren kasuan.
Berritasun gisa, urtez urte Etxerat elkarteak antolatu ohi duen hondartzetako mobilizazioa Sare Herritarrarekin batera antolatu du aurten, asteazken honetan Donostiako Loretopen eginiko prentsaurrekoan jakinarazi dutenez. «Elkarlanean guztion ardura baita euskal preso, iheslari eta deportatuen etxeratze prozesua gauzatzeko lanean jardutea», adierazi dute.
12.00etarako deitutako mobilizazio hauekin, «kantauri itsasoko kostalde zabalean luzatuko dugu gatazkaren konponbideari behingoz ateak ixteko euskal gizarteak duen beharra. Kosta ala kosta lortuko dugu, kosta ala kosta lortu behar dugu», esan dute hedabideen aurrrean.
Hori dela eta, gazte, heldu eta adinduei zabaldu diete mobilizazioekin bat egiteko deia: «Hartu bainujantzi, surf taula, flotagailu, piragua, traineru eta banderolak eta bete ditzagun aldarriz Hego Euskal Herriko 6 hondartza hauek», animatu dute.
![Estebandomeno](/media/asset_publics/resources/001/135/856/article_thumb_horizontal/Estebandomeno.jpeg)
Cien años del primer muerto en el recorrido del encierro y algo de porno
![Bestak-garbiketa](/media/asset_publics/resources/001/136/867/article_thumb_horizontal/bestak-garbiketa.jpg)
Dos bestazales violentamente atacadas por defender a un hombre de una agresión
![Keyframemugu](/media/asset_publics/resources/001/138/892/article_thumb_horizontal/keyframemugu.jpg)
Primer concierto de Kortatu: unos «marcianos» que tocaron improvisadamente en Errenteria
![Afp](/media/asset_publics/resources/001/139/271/article_thumb_horizontal/afp.jpg)
Adidas retira a la modelo Bella Hadid de una campaña por su apoyo a Palestina
![0721_kul_glitterfox2](/media/asset_publics/resources/001/139/283/article_thumb_horizontal/0721_kul_glitterfox2.jpg)