Frantziako banderaren koloreak zituen su artifizialekin hasi da zeremonia.
Frantziako banderaren koloreak zituen su artifizialekin hasi da zeremonia. (Miguel MEDINA | AFP)
Trocadero plazako irudia, euri eartean, aurrean Eiffel dorrea dagoela.
Trocadero plazako irudia, euri eartean, aurrean Eiffel dorrea dagoela. (Francois-Xavier MARIT | AFP)
Frantziako presidente Emmanuel Macron eta Thomas Bach Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidentearen arteko agurra.
Frantziako presidente Emmanuel Macron eta Thomas Bach Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidentearen arteko agurra. (Steph CHAMBERS | AFP)
Greziako delegazioa, Pont d'Austerlitz zubitik pasatzen.
Greziako delegazioa, Pont d'Austerlitz zubitik pasatzen. (Damien MEYER | AFP)
Parisko irudi orokorra, Eiffel dorrearekin, zeremonia hasi aurretik.
Parisko irudi orokorra, Eiffel dorrearekin, zeremonia hasi aurretik. (SPO)
Parisko beste irudi orokor ikusgarri bat.
Parisko beste irudi orokor ikusgarri bat. (SPO)
Errefuxiatuen delegazioa, Senan barrena.
Errefuxiatuen delegazioa, Senan barrena. (Miguel MEDINA | AFP)
Zeremonia, berritzen ari den Notre Dameren paretik pasatzen.
Zeremonia, berritzen ari den Notre Dameren paretik pasatzen. (Emmanuel DUNAND | AFP)
Lady Gaga abeslari estatubatuarraren txanda.
Lady Gaga abeslari estatubatuarraren txanda. (Aris MESSINIS | AFP)
Interpreteak, hasierako bideoa ikusten.
Interpreteak, hasierako bideoa ikusten. (Morry GASH | AFP)
Zenbait delegazio Gojira talde baionarrak jo duen eraikinaren aurretik pasatzen.
Zenbait delegazio Gojira talde baionarrak jo duen eraikinaren aurretik pasatzen. (Natalia KOLESNIKOVA | AFP)
Gojiraren ikuskizuneko beste momentu bat.
Gojiraren ikuskizuneko beste momentu bat. (Natalia KOLESNIKOVA | AFP)
Sua ere aukeratu dute ikusgarritasuna handiagoa egiteko.
Sua ere aukeratu dute ikusgarritasuna handiagoa egiteko. (Natalia KOLESNIKOVA | AFP)
Dantzariak, zeremoniako momentu batean.
Dantzariak, zeremoniako momentu batean. (Jack GUEZ | AFP)
Dantzari gehiago, beste irudi ikusgarri batean.
Dantzari gehiago, beste irudi ikusgarri batean. (Petros GIANNAKOURIS | AFP)
Israelen genozidioaren kontrako eta Palestinaren aldeko aldarriak ere nabariak izan dira.
Israelen genozidioaren kontrako eta Palestinaren aldeko aldarriak ere nabariak izan dira. (Nir ELIAS | AFP)
Bengalekin ongietorria eman diete kirolariei.
Bengalekin ongietorria eman diete kirolariei. (Bernat ARMANGUE | AFP)
Ane  Urkiri
Kirol burua / jefa de deportes

‘Liberté, egalité, fraternité’ bai, patriotismoa ere bai; abangoardismoaren bandera astinduz

Irekiera ekitaldi amaigabearekin, abian dira ofizialki Olinpiar Jokoak. Aspergarri eta luzeak izan ohi dira emanaldi protokolario hauek eta atzo, lehen aldiz aire librean eginda, euriak ere ez zuen lagundu. Abangoardista izan zen, dibertsitatea, aniztasuna eta emakumeak lehen lerroan jarrita.

Irekiera ekitaldian zehar burutu zen desfileko irudia, Passerelle Debilly zubian.
Irekiera ekitaldian zehar burutu zen desfileko irudia, Passerelle Debilly zubian. (Mauro PIMENTEL | AFP)

Asko dira berrehun eta sei. Idazteko ere hiru hitz behar dira, hamasei karaktere –espazioak kontuan hartuta–. Banan banan, 85 itsasontzietan banatuta, Sena ibaiaren 6 kilometro osatu zituzten Olinpiar Jokoetan lehiatuko diren 206 batzordek, Greziarekin hasi eta Frantziarekin bukatzeraino. Tartean, errefuxiatuen taldea eta Palestina, adorea altu mantentzen. Kasuak kasu, patriotismoaren festa izaten da, bakoitzak berea.

Patriotismoaren gorazarre handiena, baina, Frantziak egin zuen, Olinpiar Jokoak antolatzearen abantaila baitauka. Ohikoa izaten da irekiera ekitaldietan herri antolatzaileak bere kultura eta gizartearen gorespena egitea. Parisek abangoardismotik jo zuen eta zentzu askotan asmatu zuen, edo behintzat kolore berezia eman zion: Lady Gagaren cabareta, Aya Nakamuraren estilo urbanoa eta Guardia Errepublikanoaren topaketarekin, sexu askatasunaren aldarriaren sketcha... eta Frantziako Iraultzaren errekreazioa Gojira talde baionarraren eskutik.

Sekulako hauspoa izan zen hasierako txanpa baina erritmoa mantentzea konplikatu egin zen. 206 herrialde asko direlako, handinahikeria gehiegitxo egiten delako eta 19.30ean hasi eta 23.30ean bukatzen den jaialdi bat, euri zaparradan aguantatzea zinez gogorra izaten delako. ‘Citius, altius, fortius’ da Olinpiar Jokoetako leloa, bada Sena ibaiaren inguruetara gerturatu zirenentzat erronka gogorra izan zen.

Erronkarako Parisek berak bere buruari jarri ziona, historian lehen aldiz Irekiera Ekitaldia aire librean egitearena. Elegantzian irabazi zuen, zirraran ere bai, baina kalte ordain batzuk izan zituen: aterperik ez, itsasontziak segundo eskas batzuetan pasatzen ziren eta gainontzeko ekitaldi guztia pantaila handien bitartez jarraitu beharra zegoen. Hotza izan zen zale eta protagonisten arteko kontaktua.

«Hemen, horrela, zutik egon behar al dugu prentsakook?», hurbildu zen AEBtako ‘The Next’ hedabideko kazetaria, harridura ezin ezkutatuta, Alejandro III.ena zubiaren ekialdeko aldean. Zubien azpian errefuxiatu behar izan zuten batzuk, idazkia entregatu edota argazki kamerak babesteko.

Argia eta maitasuna

Paris ez da alferrik deitzen argiaren hiria, edo maitasunaren hiria. Zuzi olinpikoak ahalbidetzen duen hariari tiraka, ikuskizuna eman zuen itsasontziak Sena ibaiko 10 zubi gurutzatzen zituen bitartean. Maitasunak ere izan zuen bere unea, sexu askatasunaren aldarriarekin, zeruan bihotz bat marraztu zuten bi hegazkinek, bai eta Celine Dionen berragertzearekin ere, ‘Hymne à l'amour’ (Maitasunari ereserkia) abestu baitzuen.

Une gogoangarriak izango dira, esperientzia horretatik bakoitzak bere momentutxoa gordeko duela. Antolakuntza taldean dagoen Indiako kidea, emozioari ezin eutsita, bere herrialdeko delegazioari agur eginez, tartean senitarteko bat zuela; Aya Nakamuraren presentzia eszenikoaren gozatu zutela gogoratuko dute beste batzuek, dantzan eta kantuan; zirrara berezia eragin ziela historia frantseseko heroien estatuak Senaren sakonetik azaleratzen ikusteak, guztiak emakumeak: Olympe de Gouges, Alice Milliat, Gisèle Halimi, Simone de Beauvoir, Paulette Nardal, Jeanne Barret, Louise Michel, Christine de Pizan, Alice Guy eta Simone Veil...

«Barkatu, Japonia pasa al da?», bikote batek galdetu, AEBtako itsasontzia (USA) parean genuela –alfabeto ordenan doa desfilea, lehena eta azkena izan ezik–. Horiek ez dute oroituko Japoniako kirolariak agurtu zituztenik Senaren itsasertzean baina edukiko dute beste momentu gogoangarriren bat.

350.000 lagun Senaren ibaiertzean, itsasontzien jaitsiera eta zuzi olinpikoa nork garraiatzen zuen jakiteko, azken argiztapena nork eman ezagutzeko. Eta beste milaka lagun taberna eta etxeetatik jarraitzen. Paris geldiarazi egin zen lau orduz, edo geldiarazi egin zuten. Harrapatuta geratu ziren, Teddy Riner eta Marie-José Pérec zuzi-olinpikoarekin azken urratsak ematen ikusita eta Celine Dionen berragerpenarekin hunkituta.

Askorako ematen du irekiera ekitaldiak, bai eta 206 herrialdek ere; Olinpiar Joko bakoitzean hauei buruzko ezagutza aberasten da. Horien artean ez zegoen Euskal Herria baina txinatar batek euskaldunoi buruz gaur atzo baino zerbait gehiago daki. Patriotismoa, zentzu zabalenean.