NAIZ Irratia
Elkarrizketa
Iñaki Arratibel
Kirol medikua

«Prestakuntza batean kirol medikuari buruz gehiegi hitz egiten bada, malo»

Iñaki Arratibel kirol medikuak laster hartuko du erretiroa. 1992an Bartzelonako Olinpiar Jokoetan egondakoa da, baita kirolari bakarren bat zita olinpikorako prestatzen ere. Abram Olano txirrindulari ohia eta Imanol Rojo iraupen eskiatzailea.

Audio_placeholder

«Prestakuntza batean kirol medikuari buruz gehiegi hitz egiten bada, malo»

Loading player...
Parisko Olinpiar Jokoetan, boleiboleko partida bat jokoan.
Parisko Olinpiar Jokoetan, boleiboleko partida bat jokoan. (Europa Press)

Iñaki Arratibel kirol medikuak laster hartuko du erretiroa. Urte honetan amaitu nahi du, nahiz eta zenbait konturetan sartuta jarraituko duen. Bartzelonako Olinpiar Jokoetan egondakoa da, baita kirolari bakarren bat zita olinpikorako prestatzen ere. Abram Olano txirrindulari ohia eta Imanol Rojo iraupen eskiatzailea.

Txirrindularitza, eskubaloia, futbola, arrauna... kirol asko jarraitu ditu gertutik, jarraitu eta kirolariekin lan egin. Orain, Tolosaldea eta Getaria arraun klubetako medikua da, besteak beste.

Osasunaz eta errendimenduaz aritu da, kirol medikutzak urte hauetan zehar izan dituen aldaketez ere bai. Batez ere, lan taldean, orain nutrizionistak, psikologoak, prestatzaile fisikoak... ere batu baitira ekuaziora.