NAIZ

Denetariko ekitaldiak Donostiako Euskal Jaietan, 12 egunetan zehar

Donostiako Euskal Jaiek asteazken honetan hasi eta irailaren 8ra arte iraungo dute, 12 eguneko egitarau bizia osatuz. Orotara 60 ekitaldi izango dira, gustu guztietako pertsonei zuzenduak.

Donostiako 2024ko Euskal Jaien aurkezpena.
Donostiako 2024ko Euskal Jaien aurkezpena. (Donostiako Kultura)

Aurten Donostiako Euskal Jaiak 12 eguneko egitarau biziz osatuta egongo dira, abuztuaren 28an hasiz eta irailaren 8arekin amaiera emanez, denon gustorako ekitaldiak bilduz.

Nekane Arzallus alkateordeak nabarmendu duenez, «12 eguneko ekitaldi kulturalak eta aisialdikoak izango dira, eta bakoitzak, zalantzarik gabe, merkatu bat, film bat, dantza ikuskizun bat edo bere interesekoa den kirol bat aurkitu ahal izango du».

Udalak Donostia Festak-en bidez antolatzen dueen Kontxako Banderarako emakumezkoen sailkapen-estropadarekin emango zaie hasiera festei asteazken honetan, eta irailaren 8an amaituko dira, estropadetan jokatzen diren bi kategorietan garaile suertatzen diren tripulazioei banderak eman ondoren.

Aurtengo egitaraua

Aurtengo egitarauak azken edizioetako dinamikari jarraitzen dio, eta jarduera gehiena bi igandetan izango dira, estropadena hain zuzen. Baina edizio honetan, lehen asteburua abuztuaren amaierarekin bat egiten duenez, bigarren asteburua izango da indartsuena programazioari dagokionez. Horretaz gain, nobedade oso interesgarriak izango dira.

Tio Teronen Semeak-en ‘Haurreskolari’ ikuskizuna izango da Konstituzio Plazan irailaren 6an, 20.00etan. Konpainiak gure bizitzako une ahaztezinak doinu ezagunekin berpizten dituen ikuskizuna aurkeztuko du.

Hurrengo egunean, hilaren 7an, larunbata, ohiko Sagardo Eguna ospatuko da, 11:00etatik 13:45era Konstituzio plazan. Eta arratsalde horretan bertan, 18:00etan, Easo Abesbatzak esku-hartze ibiltaria egingo du Alde Zaharreko kaleetan zehar, Sorozabal, Aita Donostia edo Gurid  bezalako egileen errepertorio korala «a capella» interpretatuz.

Pixka bat geroago, 19:00etan, 1824an Juan Ignacio Iztuetak argitaratutako liburuaren mendeurrena dela eta egileak bere obran jasotako dantza batzuk interpretatzeaz gain, liburuko pasarteak ere irakurriko dira.

Herri kirolek ere presentzia izango dute Euskal Jaietan. Aurten Bolo Txapelketaren laugarren edizioa ospatuko dira Donostiako hainbat bolatokitan. Herrerako Arrobitxulo parkean ospatuko da ‘V. Euskal Jaiak Bolo Txapelketa.

Honetaz gain, Alde Zaharreko Jai Batzordeak gidatutako programazioan herensugearen jaitsiera, kahoota, Urgulleko krosa, sardinada eta beste batzuk izango ditugu.

Gainera, olerki eta bertsolari saioak, tokiko ekoizle azokak, tomate, marmitako edo legatz lehiaketak, haurrentzako jolasak, zezensuzkoa, kirol lehiaketak, Badiako igerian zeharkaldia, pilota txapelketa eta 1813ko abuztuaren 31ko sutearen ondoren Donostia errautsetatik berpiztu zela gogoraraziko duen Gaztelu Eguna izango dira.

Erromeria Digitalakartela

Aurtengo kartela, ‘Erromeria digitala’ izenekoa, Joseba Larratxe ilustratzaileak egin du eta iraileko jai hauen ikuspegi eguneratua azaltzen du.

Kartel honek gure gizartearen bilakaera islatzen du, eta horrekin batera gure jaiena, XX. mende hasierako euskal margolariek landa-eremuari aitortzen zioten dotorezia jasoz, betiere irudia XXI. mendean kokatzen duten ñabardura batzuk gehituz: mutilen tatuajea eta neskaren piercing-a, dena pantaila ukigarriarekin eta arkatz digitalarekin marraztua baina adimen artifizialera jo gabe.