NAIZ

Aita Mari itsasontziari jarritako tasa bidegabeak salatu dituzte Valentzian

Aita Mariri lanak zailtzeko asmoz Valentzian 63.000 euroko tasak ezarri zizkioten, hori salatzeko, ostiral goiz honetan Valentzian elkarretaratzea egin dute. Tasarik gabeko erreskateak aldarrikatu dituzte eta GKEak jasaten ari diren oztopoak salatzeko baliatu dute elkarretaratzea.

Valentzian ostiral honetan Aita Mariren alde eginiko elkarretaratzea.
Valentzian ostiral honetan Aita Mariren alde eginiko elkarretaratzea. (Salvamento Maritimo Humanitario)

Aita Mari itsasontzia kudeatzen duen Salvamento Maritimo Humanitario GKEak abuztuan salatu zuen Valentzian 63.000 euroko tasak ordainari nahi dizkietala, mota horretako ontziek izatez ordaindu behar ez baddituzte ere. Ostiral arratsalde honetan, erabaki horren aurkako elkarretaratzea egin dute Valentzian, Generalitatearen presidentzairen aurrean ‘GKEak oztopatzeari ez, tasarik gabeko erreskatea’ lelopean.

«Erreskate ontziei tasak ezartzea, Valentziako Generalitateak duela gutxi ebatzi duen bezala, Mediterraneoan bizitzak salbatzeko oztopoak jartzea da, eta, beraz, giza eskubideen defentsan atzera egitea», adierazi du Salvamento Maritimo Humanitario GKEak.

Flota zibilaren funtzioa laguntza humanitarioa ematea da Mediterraneoko migrazio ibilbideetan, eta GKEak adierazi du beraien presentziarik gabe «Europako nekropolitikaren biktima hilgarrien kopurua are handiagoa» izango litzatekeela; 2023an 4.000 pertsona baino gehiago. «Eta okerragoa dena, ez litzateke inor egongo emakume, haur eta haur adingabeek egunero Europako mugetan jasaten duten giza eskubideen urraketa salatzeko», gaineratu dute. Nabarmenduz ezarritako tasek beraien lana mugatzen dutela.

Bestalde, Valentziako gobernuak egiak ez diren baieztapen batzuk egin dituela salatu dute elkarretaratzean: «Batetik esan dute ez dagoela oinarri legalik tasetatik salbuesteko, eta hori gezurra da. 1/99 legean salbuespen komunen barruan, argi adierazten du Estatuko portuetako arauetan badagoela aukera bat, eta baita beste herrialdeetan ere».

Bigarrenik, azaldu omen dute GKErekin komunikazioa zuzena dagoela, «baina hori ere ez da egia». Azaldu dute «berandu eta argitasun gutxirekin» iritsi zitzaiela tasak likidatzeko agindua, eta inongo momentutan ez direla argiak izan beraiekin. Eta gaineratu dute gezurra dela ez direla ordaintzen ari: «Legez kanpo ezarritako zorra epe barruan ordaintzen ari gara, behartuta, diru bilketa ez baita eten, eta horrek agerian uzten du jada gobernu honen borondatea eta prozesu osoaren perbertsioa».

Llanos Massori erantzuna

Amaitzeko, salatu dute Llanos Masso Voxek diputatuak «bere diskurtso arrazista eta xenofoboetan pertsonen trafikoaren mafietan parte hartzea egozten digu. Guk, bizitzak salbatzen ditugu politikari batzuk eta enpresario batzuk arrazismoa praktikara eramanez labgileak esplitatzen dituzten bitartean». Eta Massori esaktu diote publikoki esandakoa deuseztatzea, eta bestela, «egia defendatzeko bide legaletara» joko dutela.