Presa eta abiadura maiz nahasten diren kontzeptuak dira eta halako zerbait pasa zaio Mastersaren finalerdietara heldu ezinik jarraitzen duen Unai Lasori. Iruñeko pilotaleku handian lortu zuen erroibartarrak 2022ko Buruz Buruko txapela, Binakako finala ere jokatua da bertan, baina arrazoi bat edo bestea medio, uda ardazten duen torneoa kontrako eztarritik joan zaio, orain arte, Bizkarreta-Gerendiaingoari. Galdakaoko pilotaleku bizian, esan genezake Zabalak abiadura jarri duen bitartean, Lasok presa jarri duela eta prezipitazio horrek galbidera eraman dituela nafarra eta Tolosaren ordez aritu den Aranguren. Txapelketan zehar gora-behera handiak izan dituzten arren, unerik egokienean bikote oso sendoa osatu dute, ordea, Zabala eta Imazek eta Iruñeko pilotaleku erraldoiean izango dira urri hasieran, Peio Etxeberria-Mariezkurrena, Altuna-Iztueta eta igandean Altsasun irabazle irteten den bikotearekin batera.
Eta hori gorriek hobeto ekin diotenik partidari, hein handi batean Ander Imazi kosta egin zaiolako Galdakaokoa bezalako pilotaleku bizi batera behar bezala egokitzea. Lehen bi tantoetan batu ditu oiartzuarrak lehia osoan egin dituen bi akatsak, zabalera ateratako sake bat ere utzi du eraman gabe 4-1ekoan, eta hortxe izan dute Laso-Arangurenek partidako euren alderik handiena.
Gauza da, Javi Zabalak hartu duela bikotearen hasiera horretan bikotearen zama eta bizi ibili du pilota Logroñokoak. Bi aurrelariak saiatu dira sotamanoz tantoaren erritmoa aldatzen, baina errioxarra eraginkorragoa izan da lan horretan eta azkar xamar hartu dute gerora galdu ez duten partidaren aginte makila (5-8).

Partida serioa
Hala ere, bi aurrelarien arteko alderik handiena galdutako pilotetan izan da, Aspeko pilotaria eraginkorrago aritu da erremateetan, baina hortik aparte partida oso serioa jokatu du, aparteko hanka-sartze handirik egin gabe. Unai Lasok, ordea, presaka antzean jokatu du, erasoan behar baina pilota gehiago galduz eta partidaren bigarren erdian erabat irten da partidatik.
Egia da, behetik gora eginda, Ander Imazek erasorako aukera askorik ez diola eman Bizkarreta-Gerendiaingoari erasorako aukera handirik eman, baina azken partidetan oso eraginkor aritu ostean, gaurkoan ez du tantoak amaitzerakoan zorroztasun handirik erakutsi eta Masterseko finalerdiak jokatu ezinik jarraituko du beste urtebetez.
Xabi Tolosaren ordezko aritu den Aitor Arangurenek hiru pilota baino ez ditu galdu, hirurak nabarmen xamarrak, baina bere aurrelaria bezala, goitik-behera amildu erditik aurrera eta Imazek egunik distiratsuena izan ez badu ere, nekez erakutsi dio bizkarra aginagarrak.

FITXA TEKNIKOA
Laso-Aranguren: 11
Zabala-Imaz: 22
Pilotakadak: 545. Iraupena: 64,07 minutu. Markagailua: 2-0, 2-1, 4-1, 4-5, 5-5, 5-8, 6-8, 6-9, 7-9, 7-12, 9-12, 9-14, 11-14, 11-22. Sakeak: 1 Lasok eta 2 Zabalak. Egindakoak: 4 Lasok, 3 Arangurenek, 8 Zabalak eta 1 Imazek. Galdutakoak: 9 Lasok, 3 Arangurenek, 2 Zabalak eta 2 Imazek. Gorabeherak: Sarrera polita Galdakaoko Kurtzea pilotalekuan. Lehen sakea gorri