Naiz Irratia

«Askatasun bila atera zen osaba, erail zuten eta guri dagokigu bizirik mantentzea»

1938an, Ezkabako presondegitik ihes egin zuen Segundo Hernandez identifikatu dute. Gorpuzkiak, Elian, 2015. urtean topatu arren, pasa den astean bertan gauzatu zen behin betiko identifikazioa. Lander Garciaren osaba zaharra zen eta bere gorpuzkien topaketaren inguruan hitz egin du.

Audio_placeholder

«Askatasun bila atera zen osaba, erail zuten eta guri dagokigu bizirik mantentzea»

Loading player...
Elian egindako desobiraketa, Segundo Hernandoren gorpuzkinak aurkitu zituzten bertan
Elian egindako desobiraketa, Segundo Hernandoren gorpuzkinak aurkitu zituzten bertan (Txinparta elkartea)

1938an, Ezkabako presondegitik ihes egin zuen Segundo Hernandez identifikatu dute. Gorpuzkiak, Elian, 2015. urtean topatu arren, pasa den astean bertan gauzatu zen behin betiko identifikazioa, Nafarroako DNA bankuaren bitartez. Lander Garciaren osaba zaharra zen Segundo Hernandez, eta bere gorpuzkien topaketaren inguruan hitz egin du NAIZ Irratian.

Esker ona bai, baina amorrua ere sentitzen du Lander Garciak, Segundo Hernandezen familiakoak, bere gorpuzkiak identifikatuak izan ondoren. Izan ere, 86 urte pasa dira Hernandez hil zutenetik. Ezkabako presondegitik ihes egin zuen 1938an Hernandezek eta beste lagun batzuekin batera Gasteiztik alde egin behar izan zuen 1936ko estatu kolpe frankistaren ondoren.

Otxandio zen beraien helmuga, baina bidean frankistek atxilotu egin zuten eta Gasteizko kartzelara eraman abuztuaren 8an. Estatu kolpea eman eta 20 egunera epaiketa faxista bat egin eta 20 urteko kartzela zigorra ezarri zioten. Handik hilabete batzuetara, Gasteizko kartzelatik Ezkabako presondegira eraman zuten. 2500 preso zeuden bertan, oso baldintza eskasetan. «Lekualdatze hori bera zigor bat izan zen», esan du Garciak.

Lander Garciak telebista ikusten ari zela, kasualitatez jakin zuen Segundo Hernandez, bere amonaren neba, Ezkabako presondegian zegoela. 2015ean Ezkabatik gertu dagoen herri txiki batean hobi bat aurkitu zuten, bertan hiru iheslari zeuden lurperatuta. Udalak, Aranzadirekin batera, hiru gorpuetako bat identifikatzea lortu zuen. Baliabide faltagatik, beste bi gorpuak identifikatu gabe geratu ziren. Azkenean, beraz, jakin dute Segundo Hernandez zela hobi horretan aurkitu zuten iheslaria.

Horrela itxiko da Segundo Hernandezen ibilbidea. Urrian jasoko ditu familiak bere gorpuzkiak. Hala ere, Segundok familiaren memorian iraungo du beti.