Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Duintasunari eta salatzeko ausardiari egindako alegatua

'SOY NEVENKA'
Estatu espainiarra, 2024, 100’. Zuzen.: Icíar Bollaín. Gido.: Icíar Bollaín, Isa Campo. Akt.: Mireia Oriol, Urko Olazabal, Ricardo Gomez, Lucia Veiga, Carlos Serrano.Musika: Xavier Font. Argaz.: Gris Jordana

Mireia Oriol-ek Nevenka Fernandez-en rola jokatzen du
Mireia Oriol-ek Nevenka Fernandez-en rola jokatzen du (Movistar Plus+)

Soy Nevenka’ filmak, gizonezko alkate baten jazarpena salatzera ausartzeagatik ondorio latzak pairatu zituen zinegotzi baten benetako istorioa kontatzen du: Nevenka Fernández.

2000. urtean, Nevenka Fernandez-ek (24 urteko Ponferradako Udaleko Ogasun zinegotzia) jazarpen gupidagabea pairatu zuen alkatearen aldetik, sentimentala zein profesionala. Salaketa jartzea erabaki zuen, baina bazekien ondorio latzak izango zituela: bere inguruak ez zuen babesten, Ponferradako gizarteak bizkarra eman zion eta hedabideek epaiketa publiko baten menpe jarri zuten. Estatu espainiarrean sexu jazarpenagatik politikari bati egindako lehen zigorra lortu zuen.

Haren borroka sozialaren azterketa sakona eskaini eta feminismoaren eta justiziaren inguruko gogoeta egiteko helburuz, Iciar Bollain-ek benetako kasu hori hartu eta fikziora moldatu du. Mireia Oriol-ek jokatu du Fernandezen rola; berekin batera Urko Olazabal bilbotarra ere egongo da.

Jazarpenaren eta injustiziaren aurka borrokatu zen emakume baten istorioa azaltzeaz gain, gizarteak gai horiek nola maneiatzen eta hautematen dituen ere erakusten du. Duintasunari eta salatzeko ausardiari egindako alegatua.