M.A.

Komikigile apartak direla erakutsi dute Zangozako Ikastolako ikasleek

Euskal Herriko Ikastolen Komiki Lehiaketaren laugarren edizioan hartu dute parte Zangozako Ikastolako hainbat ikaslek eta aurkeztutako lanek erakusten dute sormen handiko neska-mutikoak direla. Sari potoloa, ordea, Trapagarango Itxaropena Ikastolak eraman du. Orotara, 127 lan aurkeztu dituzte.

Joseba Larratxe eta Aritz Trueba ilustratzaile eta komikigile profesionalek osatu dute epaimahaia.
Joseba Larratxe eta Aritz Trueba ilustratzaile eta komikigile profesionalek osatu dute epaimahaia. (ZANGOZA IKASTOLA)