Ordizian bigarren aldiz irabazi zuenekoa, Euskaltelekin.
Ordizian bigarren aldiz irabazi zuenekoa, Euskaltelekin. (Gorka RUBIO | FOKU)
Bere lehen Euskal Herriko Itzulian, 2009an, Gorka Izagirre Contenpolis-Ampoko elastikoarekin.
Bere lehen Euskal Herriko Itzulian, 2009an, Gorka Izagirre Contenpolis-Ampoko elastikoarekin. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Ordiziako Klasika izan da bere lasterketa kuttun, hiru aldiz irabazita.
Ordiziako Klasika izan da bere lasterketa kuttun, hiru aldiz irabazita. (Gorka RUBIO | FOKU)
Hirugarren eta azkenekoz, Ordizian garaile, 2014an, Movistarrekin.
Hirugarren eta azkenekoz, Ordizian garaile, 2014an, Movistarrekin. (Juan Carlos RUIZ | FOKU)
2017ko Giroan lortu zuen bere garaipenik handiena.
2017ko Giroan lortu zuen bere garaipenik handiena. (Europa Press)
Eguesibarren, 2017ko Itzulian, familiaren babesarekin.
Eguesibarren, 2017ko Itzulian, familiaren babesarekin. (Iñigo URIZ | FOKU)
2017an, Zornotzan besoak altxata.
2017an, Zornotzan besoak altxata. (Marisol RAMIREZ | FOKU)
Ziklokrosean ere altxa ditu besoak. Irudian, Beasain, 2018an.
Ziklokrosean ere altxa ditu besoak. Irudian, Beasain, 2018an. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Aitarengandik jasotako ziklokrosean ere ohikoa izan da Gorka Izagirre iksutea.
Aitarengandik jasotako ziklokrosean ere ohikoa izan da Gorka Izagirre iksutea. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Bahrainen koloreekin, 2018ko Itzulian, Lodosan.
Bahrainen koloreekin, 2018ko Itzulian, Lodosan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Astanarekin Elorrioko ziklokrossean.
Astanarekin Elorrioko ziklokrossean. (Aritz LOIOLA | FOKU)
Zumarragan, 2019ko Euskal Herriko Itzulian.
Zumarragan, 2019ko Euskal Herriko Itzulian. (Oskar Matxin Edesa | FOKU)
2022KO Itzulian, berriz ere Movistarren elastikoa defendatuz.
2022KO Itzulian, berriz ere Movistarren elastikoa defendatuz. (Andoni CANELLADA | FOKU)
Azken urtea Cofidisen egin du Gorka Izagirrek.
Azken urtea Cofidisen egin du Gorka Izagirrek. (Europa Press)
NAIZ

«Ohorezko guardia» Gorka Izagirreri, tropel profesionalari agur esateko

Igande honetan egin du Gorka Izagirrek errepideko bere azken lasterketa profesionala. Ormaiztegikoak, 37 urterekin, txirrindularitza uztea erabaki du. Gaur amaitu da Guangxiko Tourra eta tropelak «ohoreko guardia» batekin agurtu du gipuzkoarra.

Azken urtea Cofidisen egin du Gorka Izagirrek.
Azken urtea Cofidisen egin du Gorka Izagirrek. (Europa Press)

Gorka Izagirrek gaur utzi dio txirrindulari profesional izateari. Ormaiztegikoa Guangxiko Tourrean izan da eta bertan eman ditu azken pedalkadak. 16 denboraldi egin ostean, etapa honi amaiera jartzea erabaki du eta tropelak omenaldi xume batekin esan nahi izan dio agur, azken etapa abiatu aurretik «ohorezko guardia» eginez.

«Buruak» hala eskatuta hartu du erabakia Izagirrek, ‘Berria’ egunkarian egindako elkarrizketa batean jakitera eman zuenez. Ez da zarata zalea sekula izan Izagirre anaien helduena eta honela esango dio agur ere ibilbide profesionalari. Izan ere, Paris-Tours lasterketa abiatu aurretik egin zioten beste omenaldi txiki batekin jakin zen bere erabakiaren berri.

Gaurkoan, beste beterano batekin batera, Rudiger Selig alemaniarra, jaso du tropelkideen agurra.

16 denboraldi egin ditu goi mailan Izagirrek. Contenpolis-Ampon profesionaletarako bidea topatu zuen 2009an, gero lau urte egin zituen Euskaltel-Euskadiren laranja soinean zuela, bi etapa ezberdinetan Movistarren urdina jantzi zuen (2014-2017 eta 2022-2023). Tartean, Bahrain eta Astana taldeetan ere aritu da eta azken denboraldia Cofidisen eman du, non ez duen bere tokia topatu.

Zerbait izan baldin bada, talde gizona izan da Gorka Izagirre. Lider handien alde lanean aritu da. Hala nola, Alejandro Valverde, Vincenzo Nibali edo Nairo Quintana. Txirrindularitza zaleen memorian iltzatu da 2014an Quintanari Giroa irabaztea ahalbidetu zion ormaiztegiarraren maniobra. Elurpean ahora jaten eman zion, bero mantendu zuen eta Stelvion behera (antolakuntzaren akats bat tarteko) txirrindulari batzuek etapa geldituta zegoela uste zutenean, aurrera egin zuten Izagirrek eta Quintanak, gerora maglia arrosa irabazteko gakoa izango zen abantaila eskuratuz.

Italiako Giroan du ere bere garaipenik onena. 2017ko edizioan 8. etapa bereganatu zuen, Peschicin, hainbeste saiatutako ihesaldi horietako batean. Baina lasterketaren batek bere izena izan badu, hori «etxekoa» izan da, Ordiziako Klasika, 2010, 2012 eta 2014an irabazitakoa. Zornotzan, Luxenburgon edo Porvenzako Tourrean ere baditu garaipenak. Gertu izan zuen Frantziako Tourrean 2018an, oso urte on batean, zeinetan hirugarren amaitu zuen Paris-Niza lasterketa eta Omango Tourra eta Espainiako txapelketa ere bereganatu zuen.