Aurpegi ilunak, Gazako sarraskia gogoan.
Aurpegi ilunak, Gazako sarraskia gogoan. (Andoni Canellada | Foku)
Bilboko elkarretaratzea, Udaletxearen aurrean.
Bilboko elkarretaratzea, Udaletxearen aurrean. (Mikel Martinez de Trespuentes | Foku)
Ziburuko Herriko Etxearen aurrean.
Ziburuko Herriko Etxearen aurrean. (Guillaume Fauveau)
Iruñeko udaletxe aurrean sindikatuek egin duten elkarretaratzea.
Iruñeko udaletxe aurrean sindikatuek egin duten elkarretaratzea. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Sindikatuen kontzentrazioa Bilbon, eguerdian.
Sindikatuen kontzentrazioa Bilbon, eguerdian. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
‘Langileok Palestinarekin’ leloa zuten afixak erakutsi dituzte Iruñean.
‘Langileok Palestinarekin’ leloa zuten afixak erakutsi dituzte Iruñean. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Bilboko eguerdiko mobilizazioaren irudia.
Bilboko eguerdiko mobilizazioaren beste irudi bat. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)
Israelek hil berri duen Mahasen al-Khatib ilustratzailea izan dute gogoan elkarretaratzeetan.
Israelek hil berri duen Mahasen al-Khatib ilustratzailea izan dute gogoan elkarretaratzeetan. (Idoia ZABALETA | FOKU)
‘Stop genocidio’ lelopean egin dituzte sindikatuek mobilizazioak.
‘Stop genocidio’ lelopean egin dituzte sindikatuek mobilizazioak. (Idoia ZABALETA | FOKU)
Mahase al-Khatiben irudia oso presente egon da mobilizazio guztietan.
Mahase al-Khatiben irudia oso presente egon da mobilizazio guztietan. (Raul BOGAJO | FOKU)
Donostiako Ibaetako campusean egin duten kontzentrazioa.
Donostiako Ibaetako campusean egin duten kontzentrazioa. (Jagoba MANTEROLA | FOKU)
Leioako campusean ere Mahasen al-Khatib izan dute gogoan.
Leioako campusean ere Mahasen al-Khatib izan dute gogoan. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Gasteizen, Andre Mari Zuriaren plazan, eguerdian.
Gasteizen, Andre Mari Zuriaren plazan, eguerdian. (Raul BOGAJO | FOKU)
Donostian, eguerdian, Alderdi Ederren.
Donostian, eguerdian, Alderdi Ederren. (@LABsindikatua)
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia, Donostian.
Arkaitz Rodriguez Sortuko idazkari nagusia, Donostian. (Andoni Canellada | Foku)
Leioako campuesan egin duten mobilizazioaren irudia.
Leioako campuesan egin duten mobilizazioaren irudia. (Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES | FOKU)
Santutxuko Karmelo ikastetxean ere elkarretaratzea egin dute.
Santutxuko Karmelo ikastetxean ere elkarretaratzea egin dute. (@santutxupalest)
Urrutitik ikusteko moduko lelo eta ikurrak Bilbon.
Urrutitik ikusteko moduko lelo eta ikurrak Bilbon. (Mikel Martinez de Trespuentes | Foku)
Ortuellako institutuan ere kalera atera dira Palestinarekin elkartasunean.
Ortuellako institutuan ere kalera atera dira Palestinarekin elkartasunean. (@labirakaskuntza)
Picassok margotutako Gernikaren odolustea eta palestinar ikurra, bat eginda karteletan.
Picassok margotutako Gernikaren odolustea eta palestinar ikurra, bat eginda karteletan. (Andoni Canellada | Foku)
Martxelo Diaz
Aktualitateko erredaktorea / Redactor de actualidad

Palestinar genozidioa behingoz amaitzeko aldarria biderkatu da Euskal Herrian

Elkartasunaz haratago, Palestinak eskubide nazionalak errespetatuko duen konponbidea behar duela nabarmendu dute Euskal Herriko sindikatuek gaur egin dituzten elkarretaratzetan. Arratsalde partean, Gernika-Palestinak herri eta hiriko udaletxeen aurrean bildu dira milaka lagun.

Genozidioa geldiarazteko aldarrikatu dute sindikatuek eguerdiko mobilizazioetan.
Genozidioa geldiarazteko aldarrikatu dute sindikatuek eguerdiko mobilizazioetan. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Iazko urriaren 7aren ondoren aurrerapausoa eman zuen Euskal Herriak genozidioaren aurka eta konponbidearen alde, Donostian Gernika-Palestina ekimenak deitu zuen mobilizazioan, eta urtebete pasata aldarri hura noranahi heldu da astelehen honetan. Goizean ikasleak eta langileak izan dira protagonista, eta arratsaldean milaka herritar xume batu zaizkie ia 200 udaletxeren aurrean eginiko elkarretaratzeetan.

Zehazki 178 tokitan burutu dira protestak, aniztasun handia bilduz. «Beste behin ere, gure herriaren luze zabalean entzun da horrorearen kontrako oihua, palestinar herriaren aldeko oihua –nabarmendu dute–. Gaurko egunez erakusten du euskal jendeartearen posizioa, bai eta konpromisoa ere. Aurrerantzean ere Gernika-Palestina herri ekimenak segituko du honelako transbertsalitaterako espazioak eta aukerak sortzen», aurreratu dute.

 

Leire Vargasek idatzitako poema irakurri dute elkarretaratze askotan, eta Mahasen al-Khatiben gogoratzeko isilunea izan da. Ekimen honekin elkarlanean aritutako ilustratzailea zen eta bera ere hil du Israelgo Armadak azken egunetan. Bere aurpegia erakusten duten kartelak ageri dira goizeko zein arratsaldeko ekitaldietan.

Herritarren artean euskal gizartean oso ezagunak diren pertsonek hartu dute parte elkarretaratzeetan. Donostiakoan, adibidez, Olatz Salvador musikariak eta Ramon Agirre aktoreak irakurri dute adierazpena.

Sindikatuak eta ikasleak, goizean

Mobilizazioei hasiera eman diete sindikatuek goizean, Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan eta Tuteran egin dituzten elkarretaratzeekin. Iruñean, udaletxe aurrean elkartu dira ‘Stop Genocidio. Langileok Palestinarekin’ leloa zuen eta UGT, CCOO, ELA, LAB, ESK, CGT-LKN, Steilas, Solidari, EHNE eta Hiru sindikatuek sinatzen zuten pankartaren atzean. Eguerdi aldera ikasleek hartu dute lekukoa, unibertsitateetako kanpusetan, ikastetxeean kanpoaldeetan...

«Urrian urte bat betetzen da Israelek herri palestinarraren aurkako indarkeriaren azken eta enegarren erasoa hasi zuenetik. Eskalada beliko hori Gazan hasi zen, eta berehala hedatu zen lurralde palestinar guztietara. Palestina, Estatu Batuek, Europar Batasunak eta nazioarteko komunitatearen zati handi batek emandako inpunitatearekin benetako genozidio pairatzen ari da Israelen eskutik. Palestinar herriaren aurkako erabateko gerra honek 42.000 palestinar baino gehiago erail ditu, horietatik gehienak haurrak direlarik. Jerusalem eta Zisjordaniako palestinarren aurkako bortizkeria nahiz Israelen gerra krimenak etengabeak izaten ari dira, eta genozidio hau mundu osoa zuzenean ikusten ari da», salatu du deitzaileen izenean ESKko Iratxe Alvarezek.

Iruñean eguerdian sindikatuek egin duten elkarretaratzea. (Idoia ZABALETA/FOKU)

«Ezerk ez du inoren lurraldea okupatzea legitimatzen, ezta gerren ondorio krudelak ere, ezta populazio oso bat suntsitzea, giltzapetzea, edota ukatzea ere. 2024. urte honetan, ordea, inoiz gertatu den genozidiorik krudelenetariko baten lekuko gara, eta halere, nazioarteko komunitateak ez du izugarrikeria honekin bukatzea lortu. Izugarrikera diogu, bi daturez bidez soilik ikusaraz dezakegulako genozidio palestinarraren irismena: Israelgo Armadak, Israelgo Estatuak alegia, dagoeneko 42.000 palestinar erail ditu, eta Gazako kaleen eta azpigituren %70 suntsitu ditu. Bi datu soilik, ondorio humano, sozial eta politiko larriak dituen Nakba baten aurrean gaudela baieztatzeko. Israelek Libanori eraso eginda, milaka hildako eta suntsipen gehiago eragingo duen urratsa egin du. Non eta nola amaituko den ez dakigun espirala abiatu da», gaineratu dute sindikatuek.

«Ezin dugu Palestina bakarrik utzi»

«Palestinak gure elkartasuna behar du, baina batez ere konponbideak behar ditu. Ezin dugu Palestina bakarrik utzi. Palestinar herriak amets egiteko, bere etorkizuna erabakitzeko, aske izateko eta duintasunez bizitzeko eskubidea du. Horregatik, premiazkoa da denbora gehiegi irauten duen genozidio honi irtenbideak aurkitzea. Ildo horretan, bide diplomatikoak ireki behar dira berehalako su-etena eta Palestinaren kolonizazioaren eta okupazioaren amaiera nahiz eskubide nazionalak erdigunean jarriko dituen ebazpen politiko integrala lortzeko», aldarrikatu dute.

«Basakeria honekin amaitzea behar-beharrezkoa da eta horregatik, giza eskubideak urratzen dituenarekliko konplizitate oro amaitzea eskatzen dugu. Langile klaseari presio neurri guztiak aktibatzen jarrai dezan eskatzen diogu, Israelek Nazio Batuen ebazpenak errespeta ditzan eta eskualdean bake nahiz egonkortasun egoera bat lor dadin. Gainera, gure erakundeei apartheidaren, gizateriaren aurkako krimenen eta herri palestinarrak pairatzen duen genozidioaren konplize izateari utz diezaioten exijitzen diegu», nabarmendu dute.

Bilbon, sindikatu negusietako eledunak adierazpenak egin diete komunikabideei.

ELAko Leire Txakartegik nabarmendu duenez, «duela urtebete Israelek Palestinari bortitzago erasotzen hasi zenetik, gerra beste herrialde batzuetara hedatu da eta badirudi ez duela amaierarik».

«Palestinako herriak gure elkartasuna behar du, baina, batez ere, konponbideak behar ditu», aldarrikatu du Txakartegik. Gauzak horrela, «bide diplomatikoak ireki behar dira berehalako suetena eta Palestinako herriaren eskubide nazionalak oinarri izango duen konponketa integrala lortu ahal izateko».

Horrela, LABeko Igor Arroyok Euskal Herrian Palestinako egoeran sindikatuen artean ahots bakarra dagoela nabarmendu du. «Euskal Herriko langile klaseak jarrera garbia dauka Palestinako herriaren alde eta genozidioaren aurka», gaineratu du.

Horren aurrean Euskal Herriko erakundeak eta patronala «non dagoen» galdetu du Arroyok. Bere ustez, Israel presionatzeko garaia da «sionistek euren jarrera utzi arte». Harreman komertzialak etetearen alde azaldu da, «ezin baita genozidekin negoziorik egin».

Arroyok deia zuzena egin dio patronalari, «batez ere gerra-makinariarekin eta okupazio sionistarekin harremana duten enpresei», harreman hauek apurtzeko, «ezin baita negoziorik egin genozidioa ematen ari denean».

EAEko CCOOko idazkari nagusi Loli Garciarentzat Euskal Herriko langileriak eta sindikatuek «beste behin bat egin dute basakeria, genozidioa eta Palestinako herriaren kontra Israelek egin ari duen basakeria salatzeko».

Urtebetez Israel inpunitate osoz aritu dela gaineratu du Garciak, «giza eskubideak eta nazioarteko hitzarmenak errespetatu gabe».

Horren aurrean, elkartasunaz eta salaketaz haratago, bide diplomatikoetan ere lan egin behar dela nabarmendu du CCOOko buruak, «behinbetiko suetena eta urtetan Israelen okupazioa eta kolonizazioa pairatu duen Palestinako herriaren eskubideen onarpena lortu arte».

EAEko UGTko idazkari nagusi Raul Arzak ere Palestinaren aldeko aldarrikapenean sindikatu guztiek bat egiten dutela nabarmendu du.

«Israeli nahikoa dela esateko garaia da», esan du Arzak eta ildo horretan erakundeei Benjamin Netanyahuri behinbetik suetena eta Palestinari buruz NBEk onartu dituzten errosoluzioak errespetatzea esijitzea eskatu die.

Boikotaren aldeko ekimena Starbucks-en aurrean

Bestalde, Bilbo-Palestina izeneko elkarteak Bilboko Nafarroa kaleko Starbucks multinazionalaren kafetegian protesta egin du egun honetan ere, Israelen aurkako boikota sustatzeko asmoz.
Hamarnaka lagunek lokala inguratu dute. Kartel handiak jarri dituzte eta lurrean eseri dira, ‘Palestina askatu’ eta ‘Boikot Israel’ zioten kartelak erakutsiz.
«Ekimen horren bidez, Bilbon Starbucks multinazionala bezalako interes israeldarren presentzia salatu nahi izan dugu –azaldu dute ohar batean–. Bide batez, Bilboko Udala eta euskal instituzioen Israelekiko kolaborazioari amaiera esijitu dugu».