Lehenbizikoz atxilotu zutenean, albisteak zekarren detaile batekin harritu ziren Otegiren auzokideak, beraientzat Otegi ez baitzen Arnaldo, Armando baizik. Bere amak ere honela deitu izan dio beti. Anekdota honekin abiatzen da ‘Zutunik’ sailean Gari Mujika kideak –kazetaria denak– EH Bilduko koordinatzaile nagusiari egin dion elkarrizketa berezia.
Otegiren pentsaerari forma eman dioten zenbait bizipen biltzen dira bertan, hausnarketa mamitsu batzuk, adinarekin etorritako irakaspenak, autokritikak... ikuspegi humanotik beti. Batzuk kontu txikiak dira, besteak mardulagoak. Ia ordubeteko saioaren zertzelada batzuk dira hauek:
Armandotik Arnaldora: «Aldrebes etorri nintzen mundura eta horrela jarraitu dut, kontrakorrontean». Izan ere, amaren enkargua nahastu zuen aitak eta erregistroan ez zuen behar bezala izendatu: Armando jarri behar zioten baina Arnaldo geratu zen idatzita.
Radio Moscú eta Radio Pirenaica: «Haurtzaro zoriontsua» du gogoan Otegi, «oso maitatua sentitu naiz». Politikoki «oso kontziente nintzen gerra batean galtzaile izan zen familia bateko kidea nintzela». Radio Moscú eta Radio Pirenaica entzuten ziren etxean. «Ikastola klandestino baten ikaslea» izan zen, Elgoibarren, bere aitak eta beste zenbait lagunek sortua. Itziar Ajuria andereñoa aipatu du goxotasunez, EAJko kidea.
Burgosko Prozesua: 12 urte besterik ez zituen arren, 1970ekoak iltzaturik ditu gogoan. «Aitak Sigman lan egiten zuen eta milaka langile atera ziren kalera, eta bi-hiru guardia zibil ziren plazan, pistola eskuan. Eibarren mutil bat hil zuten, Perez Jauregi. Isiltasun ikaragarria zegoen, tentsioa. Hamabi urte nituen eta horrek erabat markatu ninduen».
Futbola: Bere pasioetako bat da, azken boladan hartu duen norabidea batere gustuko ez duen arren (negozioa, futbolarien konpromiso falta...) Bera ere jokalaria izan zen, eta «gol asko sartzen nituen, teknikoki ez nintzen txarra. Txirrindularitzarekin tartekatzen nuen».
Liburuak eta musika: Irakurtzeko zaletasun handia du, eta Latinoamerikako bi liburu aukeratu ditu hori eskatu zaionean: ‘Canción de amor para los hombres’, Omar Cabezasena, eta ‘El hombre que amaba a los perros’, Leonardo Padurarena. Musikari dagokionez, alde horretara ere jo du, Silvio Rodriguez aipatuz, baina rocka, opera eta Frank Sinatra eta Nina Simone ere bai.
Emozioak: «Erraz egiten dut negar», azaldu du Arnaldo Otegik. Musika entzuten gerta dakioke, edo pelikulak ikusten. Orokorrean, «ez dut bizitza emoziorik gabe ulertzen, politika ere ez».
Mendia: Mendizaletasuna barruan darama. Han dagoen isiltasuna biziki eskertzen du, tamalez mugikorra beti piztuta eraman behar duen arren. «Eta euria egiten badu, askoz hobe», erantsi du. Bere alabak eskatuta, anekdota bat kontatu du: txikia zenean Auñamendi mendira igo zuen sorbalda gainean, jaisterakoan bidean galdu ziren gainera, eta «zeharo deshidratatuta» ospitalera eraman behar izan zuten Otegi, larri.
Anonimotasuna: «Historiarara pasatzeko erak» ez dio inolako buruhausterik ematen: «Berdin zait, ni ez naiz egongo!», erantzun du irribarrez. «Anonimotasuna» berreskuratzea du amets, eta ildo horretan bere izaera publikoak familiari ekarri dion kalteaz mintzo da.
Zaintzaren goxotasuna eta aitona orain Amaren heriotza «oso gogorra» izan zitzaion, espetxean zegoelako. Aitaren azken urteak «gozatzeko aukera izan dut», ordea, bera zaintzen, seme bakarra delako. «Zaintzarena lan erakargarria da, atsegina, batzuetan gogorra baina aldi berean lasaitasuna ematen duena, gurasoek zuregatik dena eman badute zuk gauza bera egiteko betebehar moral hori...», hausnartu du. Orain aitona bilakatu da eta hauxe ondorioztatu du: «Gizonezkoak aitona hobegoak gara aitak baino, kimikarekin zerikusia duela uste dut, orain testosterona gutxiago eta oxitozina gehiago dugulako, eta gauza ona da hau. Bizitza aldatu dit, oso gauza polita da», aitortu du.
[eu] 404 errorea
Eskatutako orria ez da aurkitu
Beharbada dagoeneko ez da existitzen edo gaizki idatzi duzu helbidea.
Gure akatsa ere izan daiteke. Link batean klikatuta agertu bazaizu errore orri hau, abisatu iezaguzu mesedez hemen behean ageri den "Harremanetarako"-n klikatuz.
[es] error 404
La página solicitada no se ha encontrado.
Es posible que ya no exista o que hayas escrito mal la dirección.
También puede ser un error nuestro. Si te ha ocurrido al clicar en un link, avísanos por favor por medio del formulario al que puedes acceder clicando aquí abajo en "Contacto".
[fr] erreur 404
La page demandée n'a pas été trouvée
Il se peut qu'elle n'existe plus ou que vous ayez mal écrit l'adresse.
Il se peut aussi que se soit notre erreur. Si jamais cela c'est produit en cliquant sur un lien, s'il vous plaît faites le-nous savoir via le formulaire auquel vous pouvez accéder en cliquant ci-dessous sur "Contact".
[en] error 404
The page you requested was not found.
It may no longer exist or you may have typed the address incorrectly.
It could also be our mistake. If it happened to you when clicking on a link, please let us know by filling in the form that you can access by clicking down here on "Contact".