
Gasteizko Parlamentuan Palestinaren kontrako genoziodioaren aurkako neurriak hartzeko eskaera egin du Gure Haurrak ere Badira ekimenak, haurren «erailketa sistematikoa» eteteko, hain zuzen. Ehigek (Euskal Herriko Gurasoen Konfederazioa), Ikastolen Elkarteak, ELAk, LABek, Steilasek eta CCOOk babestuta agertu dira.
Justizia eta Giza Eskubideen Batzordean egin dute eskaera asteazken honetan. Horren ondoren, agerraldia eskaini dute sindikatu eta elkarteetako ordezkariekin eta Diana Urrea EH Bilduko legebiltzarkidearekin batera. Markel Elortzak eta Izaskun Guarrotxenak hartu dute hitza ekimenaren izenean.
Azaldu dutenez, zortzi izan dira haur palestinarren eskubideak bermatzeko aurkeztutako eskaera «zehatz eta zuzenak»: genozidioa etetea eta berehalako su-etena; okupazioaren amaiera, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren 242 ebazpenak jasotzen duena betez; errefuxiatuen etxera bueltatzeko eskubidea onartzea eta aldarrikatzea; Israelgo erakundeekin hezkuntza harremanak etetea; adingabeen eskubideak babestea, 300 kartzelan baitaude eta beraien bizitzak «arriskuan» daudelako; hezkuntza azpiegiturak berreraikitzeko diru-partida bat, erdia baino gehiago «suntsituta» dagoelako; korridore humanitario iraunkorrak irekitzea eta, azkenik, Palestinako herriak autodeterminaziorako duen eskubidea aitortzea.
«Palestinako herria bizitzen ari den egoerak suminduta gaitu», adierazi dute. Gogorarazi dutenez, 50.000 pertsona baino gehiago hil ditu Israelek Gazan, horietatik 20.000 baino gehiago haurrak. Beste 1,9 milioi pertsona beren «etxeetatik bota» ditu, Gazako populazioaren erdia, eta Gazan eskolarik ez dagoenez, bertako haurrei hezkuntza eskubidea ukatu zaiela salatu dute.
«Zuen seme-alabak gureak dira»
Beraz, ekainaren 16an Bilbon aldarrikatu zutena gogora ekarrita, Palestinako herritarrei mezua helarazi diete: «Zuen seme-alabak gureak ere badira eta gurasoak gure neba-arrebak. Ez gara geldirik egongo, zuen mina ere gure barrenetan sentintzen dugulako».
«Bihar gure seme-alabek galdetuko digute zer egin genuen Palestinako herriaren aurkako genozidioa gertatu zenean. Bada, jakin dezatela Palestinako herriaren alboan egon ginela eta sionismoari aurre egin geniola eta beraien haurrak gureak direla aldarrikatu genuela», laburbildu dute.

Muestras junto a Zubieta arrojan el mayor índice de contaminación por incineración en Europa

Un árbol único, que solo existe en siete pueblos navarros, está en plena floración

Más de 130 académicos vascos firman un manifiesto contra la reindustrialización armamentística

Aranceles de Trump para islas deshabitadas, bases militares y territorios con la ikurriña
