Berriozarren izango da Ernaik antolatutako ‘Gazteon Eskutik’ gazte independentisten topalekua 2025eko apirilaren 17tik 20ra. Mundu mailako erronkei dagokienez zein Euskal Herriaren askapen prozesuaren ikuspegitik «jauzi berri bat egiteko» aukerei dagokienez «une erabakigarria» dela uste dute gazte antolakundetik.
朗 ETA ASKOZ GEHIAGO…
— Gazteon Eskutik (@gazteoneskutik) December 16, 2024
Apirilaren 17tik 20ra Berriozarren batuko gara.
Gazteon eskutik I N D E P E N D E N T Z I A R A
Sarreretarako esteka: https://t.co/jr08TKGJD4 #GazteonEskutik #Independentizara! pic.twitter.com/Bl62EI1lUP
Testuinguru horretan, «Euskal Herriko milaka gazteek pausu bat aurrera egiten ari» direla adierazi dute. Alegia, «geroz eta gehiago gara etorkizunari begiratu eta independentzia baino ikusten ez dugunok». Hau azkenengo hilabeteetan zehar, Ernaik antolatutako egitasmo desberdinetan ikusi dela uste dute. Esate baterako, Donostian milaka gazte independentista bilduta, Nafar gazteria independentista urriaren 12an mobilizatuz, herrietan hamaika egitasmo aurrera eramanez eta etortzekotan dauden beste hainbeste.
«Bide horretan, Gazteon Eskutik indar guzti horren bilgune izango da eta inoiz baino premia handiagoa duen testuinguru honetan jauzi berri bat emateko abagunea izan nahi du», laburbildu dute.
Musika eskaintza ere «askotarikoa» izango dela aurreratu du Ernaik, Skabidean, Sukena, Olatz Salvador, Zilibito records, Naxker, Nøgen eta Toc musikari eta taldeekin. Hitzaldi eta tailerrak ere ez dira faltako: ‘Sormenaz espetxeak hautsi, larrialdi lingusitikoa?’, ‘Euskal herriko ANALogiak’, feminismo materialista eta etxebizitza ere izango dute hizpide. Hauetaz aparte tailerrak, djak eta ikuskizunak ere izango dira Berriozarren. Datozen hilabeteetan informazo gehiago zabalduko dute.