
Salam Gaza (Bakea Gaza) elkartea aurkeztu dute gaur Iruñeko Geltokin, Nafarroatik Palestinako lurralde honi elkartasuna adierazteko tresna izango dela nabarmenduz. Nafarroa Koloretan 2024 saria eskuratu berri duen Ola Arafat da elkarteko presidentea, elkartasun arloan eskarmentua duten hainbat kide biltzen dituelarik.
Arafatek azaldu duenez Salam Gazak lurralde horretako elkarteekin egiten du lan. «Ezin dezakegu izenik eman segurtasunagatik, Israelgo Armadaren jomugan daudelako. Jantoki sozial bateko arduraduna hil dute dagoeneko, irina jasotzera joandakok ere tirokatu dituzte», azaldu du.
Dagoeneko ekimen ugari lagundu dituzte Gazan: ur hornidura, ogia egiteko labea prestatu, jantoki sozialak, umezurtzei laguntza, material medikua, ...
Elkarteko idazkari Chaimae Daoudek azaldu duenez, Kairon errrefuxiaturik dauden palestinarrak ere artatu dituzte. Talisemia gaitza pairatzen zuten 38 lagunetik 24ri eman diote tratamendua. «Gaitz larria da talisemia, ez bada zaintzen heriotza eragin dezake», ohartarazi du.
«Guztia ez da nahikoa, guztia beharrezkoa da»
Gazan bizi den egoera «infernua» dela nabarmendu dute. «Egin ahal dugun guztia ez da nahikoa, baina egiten dugun guztia beharrezkoa da», gaineratu du Daoudek.
Behar ugari daude Gazan eta guztiak premiazkoak dira. Baina guztien artean umezurtzen egoera aipatu du Arafatek. «18.000 umezurtz daude Gazan. Umezurtza diogunean ez da aita edo ama falta duen haur bat. Eraikin birrindu baten hondakinetatik atera duten eta familia osoa galdu duen haurretaz ari gara».
«Nafarroak askotan frogatu du herri solidarioa dela, egiten diren ekitaldi eta mobilizazioetan agerian gelditu denez. Hemendik aurrera Nafarroa eta Gazaren arteko elkartasun zubia izan nahi dugu», gaineratu du Daoudek.

Juan Luis Agirre Letek askatasuna berreskuratu du, 28 urte preso izan eta gero

Una sentencia confirma la legalidad del apoyo del Ayuntamiento de Iruñea a Korrika

Graban el tremendo impacto de un rayo en las antenas de Zikuñaga de Hernani antes del amanecer

Maite Nosti, parlamentaria de Vox, deja el partido y provoca la disolución de la Agrupación
