PIpa ortzetan duela, eta Gabonetako argien artean Iruñean.
PIpa ortzetan duela, eta Gabonetako argien artean Iruñean. (Iñigo Uriz | Foku)
Euriak gogor jo duen arren, lagun asko zituzten zain Donostian.
Euriak gogor jo duen arren, lagun asko zituzten zain Donostian. (Gorka Rubio | Foku)
Iruñean ez da euria oztopo izan.
Iruñean ez da euria oztopo izan. (Iñigo Uriz | Foku)
Olentzero, haurrak agurtzen Mari Domingi erraldoi baten alboan Gasteizen.
Olentzero, haurrak agurtzen Mari Domingi erraldoi baten alboan Gasteizen. (Jon Urbe | Foku)
Gutuna garaiz eman dio umeak, eta Olentzero ere horregatik pozik.
Gutuna garaiz eman dio umeak, eta Olentzero ere horregatik pozik. (Aritz Loiola | Foku)
Lagun bitxiak ekarri dituzte aurten, opariekin batera.
Lagun bitxiak ekarri dituzte aurten, opariekin batera. (Aritz Loiola | Foku)
Urumea ibaitik heldu dira aurten Mari Domingi eta Olentzero Donostiara.
Urumea ibaitik heldu dira aurten Mari Domingi eta Olentzero Donostiara. (Gorka Rubio | Foku)
Auto dotore honetan zeharkatu dute Donostia bi bisitariek.
Auto dotore honetan zeharkatu dute Donostia bi bisitariek. (Gorka Rubio | Foku)
Ikazkina, Baionako karriketan barrena asteburuan.
Ikazkina, Baionako karriketan barrena asteburuan. (Baionako Herriko Etxea)
Kalejira polita osatu zuen Lapurdiko hiriburuan, Olentzero agurtzeko asmoz.
Kalejira polita osatu zuen Lapurdiko hiriburuan, Olentzero agurtzeko asmoz. (Baionako Herriko Etxea)
Pottoka erraldoi honen gainean egin zuen bidea Olentzerok Bilbon.
Pottoka erraldoi honen gainean egin zuen bidea Olentzerok Bilbon. (Europa Press)
Algara barreiatu du ikazkinaren etorrerak Iruñean.
Algara barreiatu du ikazkinaren etorrerak Iruñean. (Iñigo Uriz | Foku)
Gurdian igota eta adi-adi.
Gurdian igota eta adi-adi. (Iñigo Uriz | Foku)
Aterpean ospatu behar izan dute Hernanin.
Aterpean ospatu behar izan dute Hernanin. (Gorka Rubio | Foku)
Futbolariak balira bezala hartu dituzte Gasteizko umeek, kartelak eta guzti.
Futbolariak balira bezala hartu dituzte Gasteizko umeek, kartelak eta guzti. (Jon Urbe)
Mari Domingi, Arabako hiriburuan euripean.
Mari Domingi, Arabako hiriburuan euripean. (Jon Urbe | Foku)
Laguntzaile asko Iruñeko kalejiran.
Laguntzaile asko Iruñeko kalejiran. (Iñigo Uriz | Foku)
NAIZ

Euriari aurre egin diote Olentzerok eta Mari Domingik, haurrekin elkartzeko egun handian

Baionako karrikak eta Bilboko kaleak zapaldu ostean, Donostian euripean, Gasteizen eta Iruñean lehorrago, hiri ugaritan alai, dozenaka herritan goxo.. Euskal Herria goitik behera eta ezker-eskubi zeharkatu dute Olentzerok eta Mari Domingik.

Urte osoko itxaronaldia amaituta, kalejira oso jendetsuekin egin diete harrera milaka eta milaka umek Olentzero eta Mari Domingiri astearte honetan. Eta umeak ez direnek ere...

Goizean ez zuen egunak itxura onik, kostaldean bereziki. Euria barra-barra izan dute Donostian, esaterako, baina Mari Domingi eta Olentzero ez dira horregatik kikildu eta txalupaz Urumea ibaian behera egin dute bidea, hiriko erdialdera heldu arte. Ume asko zuten zain, iritsiko ez ote ziren kezka biziz, bertako Gabonetako azokaren inguruan, eta poz-pozik hartu dute iritsiera.

Hortik auto zahar eder batean igo da bikotea eta kalez kale ibili dira jendea agurtzen, ohi duten bezala, auzo batetik bestera. 18etan abiatutako kalejiran protagonista izan ostean, hori bai, atseden hartzera joan dira bata zein bestea, gauzak luze joko du eta, etxez etxe. Blai eginda ziren, gainera.

Gasteizen eta Iruñean ere jendetza kaleratu da Olentzero eta Mari Domingi gertutik ikusteko asmoz, arratsalde partean, Eta beste dozenaka herritatik pasatzeko aukera izan dutela azaldu diote NAIZi handik eta hemendik. Itzela egin duten ahalegina.

Bilbon zein Baionan lehenago izan dute bien bisita aurtengoan. Lapurdiko hiriburuan kalejira ederra osatu zuten larunbatean, ikazkina bazetorrela jakinda.

Bilbon 80.000 lagun inguru kaleratu zen astelehenean, desfile ikusgarria gozatuz; izan ere, Olentzero eta Mari Domingirekin batera pertsonai bitxi ugari karrikaratu zen Bizkaiko hiriburuan. Atzoko eguna lasaiago hartu nahi izan zuten biek; Arriaga antzokian egon ziren goizez, goxo, kaleko euriari izkin eginez, oraindik gutuna igorri gabe zuten haurrei kasu eginez.