Zugazart

2025ari begira, Jack Orojakiller eta Betty Valekyren etxetik

Zugazarten bineta berezia.
Zugazarten bineta berezia. (ZUGAZART)

Zugazarten txokoak Jack Orojakiller eta Betty Valekyren pasadizoak izaten ditu protagonista astelehenero. Urtearen amaierak eta berriaren hasierak astearen erdian harrapatu gaituen honetan, baina, ez dute hutsik egin nahi izan.

2025ak ekar dezakeena asmatzen saiatzea ariketa zaila da, zinez, baina bi pertsonaia hauen etxeari erreparatuta zerbait igarri daiteke.

Eraikin berezi horretako protagonisten artean daude Maria Chivite, Jean-Rene Etchegaray eta Imanol Pradales lehendakariak, Pello Otxandiano, Andoni Ortuzar, Bingen Zupiria eta Ertzaintza...

Baditu beste erreferentzia batzuk, hala nola, Etxebizitzari lotutako arazoei edota Urdabaiko Guggenheimaren proiektuari eginikoak.