Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Bikote baten bizitza zatikatua

‘WE LIVE IN TIME’ (‘VIVIR EL MOMENTO’)
Erresuma Batua, 2024. 107’ . Zuzendaria: John Crowley. Gidoia: Nick Payne. Aktoreak: Andrew Garfield, Florence Pugh, Adam James, Marama Corlett. Musika: Bryce Dessner. Argazkiak: Stuart Bentley.

Andrew Garfield, Florence Pugh eta alaba ‘We Live in Time’ filmean.
Andrew Garfield, Florence Pugh eta alaba ‘We Live in Time’ filmean. ( A24)

‘We Live in Time’ (‘Vivir el momento’), 72. Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialari itxiera eman zion filma, ostegun honetan iritsiko da Hego Euskal Herriko zinemetara.

Bikote batek bizitzan zehar bizitako momentu, maitasun eta zorigaitzek harilkatuko dute kontaketa. John Crowley zinemagile irlandarrak, Almuten (Florence Pugh) eta Tobisasen (Andrew Garfield) istorioa aurkeztuko digu. Bikotearen bizitza azaltzeko komedia erromantikoaren kodeez baliatzen den arren, minutuek aurrera egin ahala drama da bereziki gailenduko dena. Narrazioa ez da ordena kronologikoan eraiki: protagonisten bizitzako pasarteak puzzle nahasi moduko batean iritsiko zaizkigu.

Filmaren indarguneetako bat Pugh eta Garfielden arteko kimika da. «Biak aktore itzelak dira, eta benetan lan ona egin nahi izan dute. Biek nahi zuten filmak funtzionatzea, eta intuizioz zekiten filmaren arrakasta edo porrota, hein handi batean, beraien lanari zuzenean loturik egongo zela», azaldu du Crowleyk.  «Garfielden eta Pughen harreman berezia filmeko bi eszenatan antzeman daiteke bereziki: batak besteari ilea mozten dionean eta erditze unean» gehitu du.