![Aizpea Otaegi, Denis Itxasorekin batera, Errenteria merkatu tentsionatuko eremu gisa onartua izan zenean eskainitako agerraldian.](/media/asset_publics/resources/001/201/974/article_main_landscape/Aizpea.jpg)
Espainiar Estatuko Aldizkari Ofizialak (EAO) Etxebizitza eta Hiri Agenda Ministerioaren ebazpen bat argitaratu du, Errenteria etxebizitza merkatuko gune tentsionatu deklaratzen duena. Honela, gaurtik aurrera Estatuko Etxebizitza Legeak aurreikusten dituen neurriak aplikatu ahal izango ditu, besteak beste, alokairuaren igoerari mugak ezarri.
Izendapena onartu eta argitaratuta, zenbait neurri indarrean sartu dira gaurtik aurrera: 5 urteko kontratua amaitutakoan, 3 urtez luzatzeko aukera, indarrean dagoen kontratuaren baldintza
berberetan. Eta alokairuaren prezioa mugatuko da kontratu berrietan: kontratu berriak ezingo du gainditu egindako azken kontratuaren errenta. Legeriaren arabera kontratuak % 10 igo daitezke, 10 urtetik gorako alokairuetan, edo etxebizitzaren birgaitzearekin, energia-eraginkortasunarekin eta/edo irisgarritasunarekin lotutako hobekuntzak egin badira.
EAEko lehen udalerria da eremu tentsionatu izendapenaz baliatzen. Orain arte soilik Katalunian aplikatu da. «Etxebizitzaren erronkari aurre egiteko orain arte izan ez ditugun baliabideak ekarriko dizkigu», adierazi zuen Aizpea Otaegi alkateak urrian, eskaera onartua izan zenean.
Eta gaur ere bide beretik jo du, nahiz eta neurria «hankamotz» datorrela ohartarazi.
Gaurtik ofizialki eremu tentsionatu gara, eta gazi-gozoa da unea hankamotz datorrelako izendapena.
— Aizpea Otaegi Mitxelena (@AizpeaOM) January 30, 2025
Izan ere, Erreferentziazko Prezioen Indizea sortu gabe dago eta, beraz, ezingo dira aktibatu izendapenaren neurri guztiak. Ez da espero genuena, baina lanean jarraitzea dagokigu. pic.twitter.com/NQUQpCVXH7
«Jakitun gara neurri honek bakarrik ez duela errealitatea irauliko, baina etxebizitza funtsezkoa da herritarrentzat eta erantzunkizunez eskura ditugun tresna guztiak erabili behar ditugu eskuragarriago egiteko», adierazi du Errenteriako alkateak.
Zentzu horretan kritikatu du «ulergaitza» dela «herritarrentzat hain premiazkoa den gai batekin legeak ahalbidetzen dituen tresna guztiak ezin aktibatu ahal izatea udalerriz gaindiko instituzioak ez direlako gai izan euren lana egiteko». Izan ere, ostegun honetan bertan jakin ahal izan dutenez, «erreferentziazko prezioen indizea ez du jakitera eman Etxebizitza Ministerioak» eta hau «etxe jabe handien eta bost urte baino gehiago alokatu gabe egon diren etxeen prezioak zehazteko ezinbestekoa da». Bi neurri hauek, beraz, ez dira oraindik indarrean sartuko.
Edonola ere, «lanean»u jarraitzeko konpromisoa helarazi du. «Etxe hutsak mobilizatuz, gaur egungo parkea birgaituz, babes sistemak sendotuz eta etxebitza publiko gehiago eraiki dadin sustatuz».
Honela Lakuari «dagoeneko Errenteriako Udalak lagatu dizkion lursailetan abiatu ditzala etxebizitza publikoa eraikitzeko lanak» eskatu dio eta, era berean, aurreratu du lanean ari direla otsaileko udalbatzara etxebizitza turistikoen inguruko moratoria proposamena erameteko.
Maite Gartzia (Ahal Dugu) Errenteriako alkateordea pozik agertu da erabakiarekin: «Etxeak bizitzeko dira, ez gutxi batzuk aberasteko. Ez dugu onartuko funts putreak eta errentazale handiak jendearen kontura irabazten jarraitzea. Etengabe lan egin dugu erregulazio hori errealitate izan dadin, eta borrokan jarraituko dugu Errenteria bizitzeko hiri bat izan dadin, ez pribilegio bat, eskubide bat baizik».
«Gaur nahikoa dela esaten dugu. Eremu Tentsionatu izendapenak egoera hau iraultzeko tresnak ematen dizkigu, baina badakigu hau hasiera besterik ez dela. Etxebizitza duin bat izateko eskubidearen alde lanean jarraitzen dugu», gaineratu du Ahal Duguk.
Batzar informatiboak
Atzo bertan, Lasarte-Oria ere izendatu zuten, baina EAOn argitaratu arte ezingo ditu neurriak aplikatu.
Ministerioak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Etxebizitzaren Legearen 18. artikuluan ezarritakoari erantzuten dio ebazpenak, eta ostiral honetan, urtarrilaren 31n, sartuko da indarrean.
Tenkatutako eremuaren indarraldia hiru urtekoa da, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eremu tentsionatuaren izendapenak berarekin dakartzan neurrien inguruko informazioa herritarrei emateko asmoz, hurrengo asterako lau batzar ireki antolatu ditu Udalak. Otsailaren 5ean egingo dira lehenengo biak Reina aretoan, 18:00etatik 19:00etara euskaraz eta 19:00etatik 20:00etara gazteleraz. Otsailaren 6an berriz, Aldakonean egingo dira batzarrak 18:00etatik 19:00etara gazteleraz eta 19:00etatik 20:00etara euskaraz.
![Sainzmerino](/media/asset_publics/resources/001/205/838/article_thumb_horizontal/sainzmerino.jpg)
‘El Inhumano’ de ‘La infiltrada’, señalado por torturas en Via Laietana y en Gipuzkoa
Fermin Muguruza pone Madrid en ebullición con su akelarre antifascista
![Captura_de_pantalla_2025-02-17_a_las_10.08.27](/media/asset_publics/resources/001/207/017/article_thumb_horizontal/Captura_de_Pantalla_2025-02-17_a_las_10.08.27.png)
Operación «preventiva» de la Ertzaintza contra un torneo de fútbol de calle en Gasteiz
![Bertolome](/media/asset_publics/resources/001/207/059/article_thumb_horizontal/bertolome.jpg)
Elkarrekin y Elorza unen fuerzas para convertir San Bartolomé en «el Waterloo» de Eneko Goia
![Ikastetxea](/media/asset_publics/resources/001/207/485/article_thumb_horizontal/ikastetxea.jpg)