Gaizka Izagirre
Zinema eta telesail kritikaria

Euskarazko proposamen berria

AZERIK ETA ERBIK BASOA SALBATZEN DUTE
Herbehereak, 2024. 71’. Jat. izenb.: ‘Vos & Haas redden het bos’. Zuzend.: Mascha Halberstad. Gidoia: Fabie Hulsebos. Música: Andre Dziezuk.

Filmeko protagonistak.
Filmeko protagonistak. (Doghouse Films)

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun lehen filma da ‘Azerik eta erbik basoa salbatzen dute’.

Etxeko txikiekin ikusteko aproposa den animaziozko film berri honek honakoa azaltzen du: Basoan gauza arraroak gertatzen dira! Hontza desagertu egin da, arratoi bihurri batzuek izututa dauzkate auzokoak eta laku batek gainezka egin du, basoan bizi diren gure lagunen etxeak urpean utziz. Akaso Kastore megalomanoaren lana izan daiteke? Azerik eta Erbik deskubritu egin nahi dute. Beren lagunik onena aurkitu behar dute, Hontza, eta euren etxeak salbatu nahi dituzte. Baina horrek arriskuan jarriko du haien adiskidetasuna.