
Emakumeen Endesa Ligako 19. jardunaldia ostiral arratsaldean jokatuko da osorik. Jakina da «FIBA Leihoak» irekiko direla datorren astean eta, hala, otsailaren 13ra arte ez da ligako beste jardunaldirik jokatuko, jokalariak beren selekzioekin jokatzen joango direlako hor zehar –tartean, adibidez, Irati Etxarri hegal-pibot nafarra eta Nerea Hermosa pibot gasteiztarra–.
Euskal taldeen egoera ez da onena, jakina denez. Oses Construccion Ardoi talde nafarra sailkapeneko azken postuan dago eta Arrosadian egundoko erronka izango du Juantxo Ferreiraren taldeak: Lugoko Ensino izango baitu aurrean; hau da, jaitsiera postuan dagoen beste taldea. Bost garaipenekin, galiziarrek nafarrek baino garaipen bat gehiago dute, baina ez da ahaztu behar aurreneko itzulian 70-72 gailendu zela Zizur Nagusiko taldea. Honek esan nahi du Ardoik garaipena eskuratuz gero galiziarrekin berdindu ez ezik, puntu aldean aurrea hartuko liokeela.
Kutxabank Araskik ere bost garaipen baino ez ditu, Ensino, Celta eta Cadi La Seuk bezala. Jaitsiera postuak aurrez aurre ari da ikusten talde gasteiztarra eta Valentzia Basketen kantxan nekez aterako du atarramendu handirik. Ezin galdutzat eman jokatzen hasi aurretik, are gutxiago Araskik azken urteetan Valentzian garaipena lortzea ongi dakielako, baina ez litzateke harrigarria izango Made Urietaren taldeak jardunaldia jaitsiera postuetan amaituko balu, baldin eta egur handia jaso. Nolanahi, gastroenteritisak jota, Valentzia Basketek hainbat arazo izan ditu egunotan eta ez da fisikoki beren puntu onenean egongo; etekina atera beharko dio horri talde arabarrak.
Pasa den asteburuan Kanaria Handiari irabazi ostean, arnasa sakon hartu ahal izan du asteon IDK Euskotrenek. Sei garaipen pilatzen ditu eta sailkapen nagusiko hamaikagarren posturaino egin du jauzi. Hala ere, Ferrolen jokatzen du, Ligako Top 8an sartzea amets egiten duen talde zail baten aurka; ez bakarrik zaila, baizik eta asteburuan Perfumerias Avenidari Salamancan irabazteko kapaz izan zena. Aurreneko itzulian 68-84 nagusitu ziren galiziarrak, aurreneko laurdenean 14-24 alde egin eta gero.
Jakina da uneotan Emakumeen Endesa Ligako zortzi onenen artean dagoen euskal talde bakarra Lointek Gernika Bizkaia dela, zortzigarren, atzetik dituen Ferrol eta Kanaria Handiarekin berdinduta, denak ere bederatzina garaipenekin. Kosta behar zaio talde bizkaitarrari hamargarrena lortzea, aurkari Perfumerias Avenida izango du-eta. Salamancako taldea etxean Ferrol aurka galtzetik dator, baina astean zehar erakutsi du kasta gogorreko taldea ere badela; Euroligatik kanpo geratuko zela jakin arren, Txekiar Errepublikan 22 puntuz galtzen joan den neurketari buelta eman eta irabaztea lortu baitu Gernikan entrenatzaile izatea zer den Anna Montañanak zuzentzen duen taldeak.

‘El Inhumano’ de ‘La infiltrada’, señalado por torturas en Via Laietana y en Gipuzkoa

Operación «preventiva» de la Ertzaintza contra un torneo de fútbol de calle en Gasteiz

Elkarrekin y Elorza unen fuerzas para convertir San Bartolomé en «el Waterloo» de Eneko Goia

Libres con medidas cautelares dos docentes detenidas por presunta agresión a una niña
