
AEBtako presidente kargua hartu bezain laster, Donald Trumpek ez du inor epel utzi hartutako erabakiekin. Kargu berriaz jabetu bezain laster, makina bat agindu indarrean jarri ditu. Horien artean bada bat mendi baten izenarekin lotuta dagoena, Denali (6.190 m). Hots, Ipar Ameriketako gailur garaiena.
Aurrerantzean jatorrizko izena kendu eta bere garaian ezarritako beste bat ezarri du: «William McKinley presidente handiaren izena berreskuratuko dugu. McKinley da mendiaren benetako izena».
1896 urtean urre-bilatzaile batek, William Dickeyk, proposatu zuen mendi hori McKinley deitzea; hain zuzen ere, aipatutako presidente izandakoaren omenez. 1910ean, berriz, McKinley hil zuten, eta hainbat eragilek ahotsa altxatu zuten mendiak jatorrizko izendapena jaso zezan. «Han goian dagoena», hori da bertako biztanleen hizkuntzan Denalik adierazi nahi duena. Baina herritarren eskaerek ez zuten aurrera egin.
1975 urtean, berriz, Alaskako agintariek gaia berriro mahai gainean jarri zuten. Eta, azkenean, mendia inguratzen duen parke naturalaren izena aldatzeko aukera izan zuten: Denali Park.
Alabaina, mendia McKinley deitzen jarraitu zuten. Bidegabekeria hori 2015ean amaitu zen. Barack Obama presidente ohiak jatorrizko izena, Denali, berreskuratu zuen. Jakina, erabakiak poztu zituen bertako herritarrak; ez, ordea, errepublikanoen zaleak.
Baina Alaskako mendi enblematiko horren izenaren inguruko borroka sinbolikoak ez du etenik izan, eta orain Trumpek Obamaren erabakia bertan behera utzi eta McKinley berriro deitzea behartu du.

Ijentea 2, un edificio y dos viviendas fantasma a orillas del Boulevard de Donostia

Zarauzko Gurutze Gorriko komiteak dimisioa aurkeztu du Felix Zubiak zigorra jaso ondoren

El tramo del Metro entre Miraconcha y Easo alcanza ya un sobrecoste del 162,7%

Dimite el portavoz del PSN en Lizarra, Fran Moleón, por irregularidades con una tarjeta
