
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxe guztiek arautu dute telefono mugikorraren erabilera, eta Nafarroak ere debekua ezarrita du, Estatu espainoletik iritsi zen proposamenarekin bat eginda.
Izan ere, erkidego guztiek bilera bat izan zuten iaz orokorra den arazo baten inguruan eztabaidatzeko, eta telefono mugikorra neurririk gabe erabiltzeak dakarren ondorio kaltegarriak aztertu zituzten eta ikastetxeetan mugatzea erabaki zen.
Lakuako Hezkuntza Kontseilaria den Begoña Pedrosa ‘Hezkuntza eta teknologia’ jardunaldietan izan da ostiral honetan Gasteizen, eta gaiari buruz aritu da. «Teknologiak balio erantsia ekarri behar dio hezkuntza prozesuari», azpimarratu du. Hain justu duela urtebete eskatu zuen Hezkuntza Sailak gailuen erabilera mugatzea, eta %100ak bete du eskakizuna.
Hala, Pedrosak azaldu du sareko ikastetxe guztiek erabaki dutela telefono zein adimendun ordulariak nolabait mugatzea. Lehen Hezkuntzan, %85ek guztiz debekatu dituzte eta soilik %15ek onartzen dituzte gailuak, betiere helburu pedagogikoekin.
DBHn erabilera pedagogikoa zentroen erdietan onartzen da, eta maila altuagoetan, malguagoak diren arren, debekuak ere ezartzen dira; batxilergoan %60an erabiltzeko aukera ematen dute, xede pedagokioekin, eta Lan Heziketan, %70ean.

El tramo del Metro entre Miraconcha y Easo alcanza ya un sobrecoste del 162,7%

Dimite el portavoz del PSN en Lizarra, Fran Moleón, por irregularidades con una tarjeta

El gasteiztarra Jon Etxeberria Oiarbide, libre tras trece años de cárcel

1978tik 2011ra Estatu indarkeria pairatutako zazpi lagun gehiago biktima gisa onartu dituzte
