
Zortzi familia elkartu ziren 2015ean Naizen elkartea sortzeko eta, gaur egun, sortzetik hamar urtera, 300 familia biltzen ditu haur eta nerabe transen eskubideen alde lan egiten duen erakundeak. Familia erraldoi horrek 10. urteurrena ospatu du larunbat honetan Amurrion egindako ekitaldi batekin, eta bidean lagun izan dituen horiei aitortza egiteko aprobetxatu du momentua.
Horrela, pertsona transen bizitzak hobetzeko egin duten lana eskertzeko, hiru sari banatu ditu Naizenek: sari bana eman die Nafarroan LGTBI+ kolektiboarekin lan egiten duten Kattalingune eta Harrotu zerbitzuetako sexologoei, eta hirugarrena Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek jaso dute, «beti Naizenen ondoan egoteagatik, ekitaldi eta kanpainetan parte hartuz eta material eta ikuskizunen bidez haurren transexualitatea zabaltzen lagunduz».
Merezimendua jaso dutenez gain, elkartea osatzen duten familiak, beste elkarte batzuetako kideak, profesionalak, ekintzaileak eta ordezkari politikoak ere elkartu dira Amurrioko Antzokian. Azken horien artean, Begoña Pedrosa Lakuako Hezkuntza sailburua izan da eta adierazi du bere sailak ibilbide luzea egin duela ikasle transei eta haien familiei laguntzen.
«Pertsona bat jaiotzean esleitu zaion generoaz bestelakoa sentitzea sufritzeko arrazoia izan daiteke, eta ikasle batek jasan dezakeen diskriminazioak bere hezkuntza ibilbidearen deskalabru bati bide eman diezaioke», agertu du sailburuak.
Maiatzeko zita garrantzitsua
Maiatzaren 5 eta 6rako antolatu duen zita garrantzitsu bat aurkeztu du Naizenek urteurreneko ekitaldian. Egun horietan, Haur eta gazte transexualitatearen inguruko I. Nazioarteko Biltzarra egingo dute Bilboko Bizkaia Aretoan, «haur eta nerabe transen errealitatea ulertzeko eta horiei ahalik eta modurik onenean laguntzeko» helburuarekin. Egun horietan, hainbat alorretako ordezkariak bilduko dira Bizkaiko hiriburuan, hala nola ikerketa mundukoak, hezkuntzakoak, gizarte-laneko profesionak, psikologoak, sexologoak eta soziologoak.
Kongresuan izena emateko epea dagoeneko zabalik dago eta biltzarraren webgunean egin daiteke.

Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

La alcaldesa de Castejón, de UPN, prohíbe usar el carbunclo pomelado tras vincularlo con ETA

3 de Marzo: El recuerdo y la reivindicación obrera vuelven a acabar con carga de la Ertzaintza

Denuncian como «paripé» de la GC la intervención contra La Tienda Comprometida
