
Gasteizko Parlamentuak otsailaren 3an ekingo dio berriro ohiko jarduerari, 2024ko abenduaren 20an Imanol Pradalesen Gobernuaren 2025erako aurrekontuak onartu ziren osoko bilkura egin zenetik 45 egun naturaleko geldialdia izan ondoren. Urtarrila, uztaila eta abuztua moduan, opor hilabetea da Gasteizko Parlamentuan, abendua ez bezala.
Urtarrileko geldialdiak iraun duen denbora-tarte horretan, Legebiltzarreko Mahaiaren bilerak eta hainbat bisita instituzional egin dituzte, hala nola Justizia eta Giza Eskubideen Batzordeko kideek El Salvadorrera egin dutena.
Legebiltzarrak astelehenean helduko dio berriro agendari, Osasun Batzorde batekin. Bertan, besteak beste, Long Covid Elkarteko ordezkariak eta LAB sindikatuko arduradunak izango dira.
Asteartean, Arabako Langraizko harrobiaren, otsoaren kudeaketaren eta uholdeen inguruko URAko eta Industria Saileko arduradunen txanda izango da batzordean. Asteazkenean bilduko da Kanpo Harremanetarako Batzordea, eta Lakuako Gobernuko arlo horretako arduradunak aurtengo estrategiaren berri emango du.
Egun horretan bertan, Kataluniako Parlamentuko Mahaiko kideek, Josep Rull presidentea buru zutela, Euskal Herrira egingo dutenbi eguneko bisita abiatuko dute, eta Parlamentuan ere izango dira. Imanol Pradales lehendakaria joan den astean izan zen Kataluniako Legebiltzarrean.
Abenduaren 20ko azken osoko bilkuraren ondoren egingo den lehen osoko bilkuran sei ekimen eztabaidatuko dituzte, hala nola, osasuna, etxebizitza edo gizarte-laguntzak. Osoko bilkuraren hasieran, Gregorio Ordoñezi omenaldia egingo diote, urtero legez.
Ostiralean, Imanol Pradales lehendakariak eta sailburuek taldeek planteatzen dizkieten galderei erantzungo diete Gasteizko Parlamentuko kontrol saioan.

Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

La alcaldesa de Castejón, de UPN, prohíbe usar el carbunclo pomelado tras vincularlo con ETA

3 de Marzo: El recuerdo y la reivindicación obrera vuelven a acabar con carga de la Ertzaintza

Denuncian como «paripé» de la GC la intervención contra La Tienda Comprometida
