
Espainiar Estatuko Gobernuak Irungo Avenida zubia «Memoria Demokratikoko Leku» izendatzeko prozesua abiatu du. Ekimena abiatu dute tokiak «esanahi historiko eta sinbolikoa» duelako, 36ko gerran zein frankismoak iraun bitartean iheserako erabili baitzuten milaka pertsonak. Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoan elkarteak balorazio «gazi-gozoa» egin du.
Memoria Demokratikoaren Estatu Idazkaria, Fernando Martinez, bertan izan da, ‘España en libertad - 50 años’ ekimenaren baitan kokatzen den ekitaldian parte hartzeko. Martinezekin batera ekitaldian parte hartu dute Marisol Garmendia espainiar gobernuaren EAEko ordezkariak eta Cristina Laborda Irungo alkateak, besteak beste.
Bisitan, estatu-idazkariak azaldu du Gobernu espainolak Irungo Udalak 2024ko ekainaren 14an egindako eskaera jaso duela, eta erabaki duela prozesua abiatzea, 2022ko urriko Memoria Demokratikoaren Legea jarraiki.
Ekimenari kritikak
Kepa Ordoki-Memoria Historikoa Bidasoan elkartea, aldiz, kritiko agertu da ekimenarekin. Izan ere, balioan jarri du zubiak jaso duen izendapena, baina hainbat zehaztasunei azpimarra eginda. Deigarria iruditu zaie izendapena ‘España en libertad - 50 años’ ekimenaren baitan sartu izana, ezin delako esan espazio horretan «1975–2025 urteen artean asebetetasun osoarekin askatasuna egon denik». Adibide gisa jarri dituzte migranteei itxi izanak sortutako heriotzak eta Korrika bertatik igarotzea oztopatu izana, besteak beste.
Halaber, izendapenari emandako «testuinguru kamutsa» kritikatu dute, beste gai batzuen artean, ebazpenak ez duelako «inolako aipamenik egiten III. Reich-eko ordezkariek zubian zuten kontrol eta eskumenaz».
Horrez gain, elkarteak gogora ekarri nahi izan du 2022ko urriaren 27an Memoria Demokratikoaren Zuzendaritza Orokorrari eskatu ziola Pequeña Velocidad kontzentrazio esparrua Oroimen Demokratikoaren Gune izenda zezala, eta ez duela inolako erantzunik jaso. Hori dela eta, ekitaldia baliatu dute Martinez estatu-idazkariari proiektuaren ale bat helarazteko.

Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

La alcaldesa de Castejón, de UPN, prohíbe usar el carbunclo pomelado tras vincularlo con ETA

3 de Marzo: El recuerdo y la reivindicación obrera vuelven a acabar con carga de la Ertzaintza

Denuncian como «paripé» de la GC la intervención contra La Tienda Comprometida
