
Hegazkin medikalizatu txiki batek istripua izan du Pennsylvanian, Estatu Batuetan. Sei pertsona zeramatzan, lau tripulazioko kideak ziren, bat adin txikiko pazientea eta bestea hari lagun egiten ari zen. Filadelfia hirian jazo da ezbeharra, hegazkina bertako etxebizitza gune batera erori da. Sei bidaiariak mexikarrak ziren eta denak hil dira, Mexikoko Kanpo Harremanetarako Idazkaritzak jakitera eman duenez.
JetRescue konpainiaren hegazkina da eroritakoa, Learjet 55 modeloa, Sean Duffy Garraio idazkariak zabaldutako informazioaren arabera. Duffyk baieztatu duenez, 18.30ean (Euskal Herriko 23.30ean) gertatu da istripua, hegazkina Missouriko Springfield-Branson Aireportu Nazionalera bidean zela. Filadelfia ipar-mendebaldeko aireportutik aireratu eta 500 bat metrora zegoela amildu da.
Donald Trump presidenteak bere sare sozialean «atsekabea» agertu du «galdutako arima errugabeengatik». Cherelle Parker Filadelfiako alkateak prentsaurrean adierazi du istripuak hainbat etxe eta ibilgailuri eragin diela eta hura ikertzen ari direla.
Izan ere, hainbat etxek su hartu dute Cottman Avenue eta Roosevelt Boulevarden inguruko gunean, suhiltzaileek jakitera eman dutenez. Hegazkin zatiak erori dira zenbait autoren gainera eta suak lokal komertzialei ere eragin die.

Así eran los 318 muertos a manos policiales o ultras en la alabada «Transición española»

La alcaldesa de Castejón, de UPN, prohíbe usar el carbunclo pomelado tras vincularlo con ETA

3 de Marzo: El recuerdo y la reivindicación obrera vuelven a acabar con carga de la Ertzaintza

Denuncian como «paripé» de la GC la intervención contra La Tienda Comprometida
