
Gizonezkoen futboleko Kopako finalerdiak hemen dira. Eta Realak badaki zein duen aurkari: Real Madrid. Itzuliko partida Bernabeun jokatuko da.
Bigarren finalerdiari dagokionez, Barcelonak eta Atleticok jokatuko dute, bueltako partida Madrilgo Metropolitanon dela.
Otsailaren 26an jokatuko da lehenengo norgehiagoka, gaueko 21.30ean, eta apirilaren 1ean bigarrena, ordu berean. Bata eta bestaren arteko itxaronaldia luzea izango da, beraz; bost aste.
Tartean, baliteke Imanol Aguacilen taldeak Europa Leagueko partidak izatea, Ligakoekin batera (hurrengo kanporaketa martxoaren 6an eta 13an lehiatuko baita).
Kopako finala apirilaren 26an kokatu dute egutegian. Europa Leaguekoa, San Mamesen, maiatzaren 21ean.
Jove Espanyol, Ponferradina, Rayo eta Osasuna kanporatu ditu Realak azken kanporaketa honetara heldu aurretik. Azken sei urteotan hiru aldiz finalerdietara iritsi da talde txuriurdina eta 2020ko edizioa ere irabazi zuen (pandemiaren ondorioz 2021ean jokatuta), Athleticen aurka.
Hamarkada honetan lehenbiziko aldiz, finalerdi hauetara heldu diren lau taldeak Kopako irabazleak dira, zozketa-ekitaldian nabarmendu denez. Ikusmin handia eragiten du azken txanpa honek.
Xabi Prieto zozketa honen protagonista izan da, Pedrag Mijatovicekin batera bolatxoak berak atera baititu.
Real Madrili lotutako zenbait oroipen piztu dira laster zaleen artean. Bi bereziki: 2020ko aurrekaria, juxtu pandemiaren aurretik Realak 3-4 menperatu zuelako Real Madrid Bernabeun, finalera heltzeko bidean; eta 1988koa, orduan Toshack entrenatzaile zelarik 0-4ko emaitzaz txuriak txikitu zituelako Realak.

El papa Francisco recomendó el libro ‘Miñan’ de Amets Arzallus e Ibrahima Balde

Los aranceles de Trump amenazan con dejar a EEUU sin navidades

Aritz Otxandiano denuncia un ataque contra su vivienda: «Se han sobrepasado todos los límites»

Gogora quiere meter a ETA también en el Memorial 3 de Marzo de Gasteiz
