
Apirilaren 7tik 12ra ospatuko den Euskal Herriko Itzuliaren 64. edizioan 24 taldek eta 168 txirrindularik hartuko dute parte, antolakuntzak gaur jakitera eman duenez.
Talde hauetatik 18 UCI World Teams sailkapenekoak dira. Honako hauek dira: Alpecin-Deceuninck, Arkea-B&B Hotels, Bahrain Victorious, Cofidis, Decathlon AG2R La Mondiale, EF Education-Easypost, Groupama-FDJ, Ineos Grenadiers, Intermarché-Wanty, Lidl-Trek, Movistar, Red Bull-Bora-Hansgrohe, Soudal Quick-Step, Jayco Alula, Picnic PostNL, Visma-Lease a Bike, UAE Emirates-XRG eta Astana.
Hauekin batera, antolakuntzak beste sei talde gonbidatu ditu: Burgos-Burpellet-BH, Caja Rura-Seguros RGA, Ken Pharma, Euskaltel-Euskadi, TotalEnergies eta Tudor.
Antolakuntzak oraindik ez du jakinarazi zein txirrindulari izango dira lehian talde horietan.
Sei etapa Gasteiz eta Eibar lotzeko
Gasteizen abiatuko da Euskal Herriko Itzulia apirilaren 7an erlojuaren kontrako etapa batekin. Lehen etapa honen ibilbidea murriztu egin da «arrazoi logistikoengatik». Azkenean 16,5 kilometroko luzera izango du.
Bigarren etapa Iruñea eta Lodosa lotuko ditu. Hirugarrena Zarautz eta Beasain artean izango da. Laugarrenak Beasain eta Markina-Xemein elkartuko ditu. Bosgarrena Urduña eta Gernika-Lumo artean izango da. Ohikoa denez, azkeneko eta seigarren etapa Eibar-Eibar izango da, 150 kilometroko ibilbidearekin eta zazpi mendaterekin (horietatik hiri lehenengo mailakoak). Ziurrenik azken etapa honetan erabakiko da lasterketaren txapelduna.

«No se necesita la propiedad de una casa para vivir; lo importante es vivir, no poseer»

«El premio es para la familia de José Miguel, nosotros solo mostramos lo que ha hecho»

NAIZek esklusiban aurreratu zuen Hatortxu Rocken ‘Bi t'erdi’ bideoklipa sarean da jada

Jo eta fuego lanean Berriozarren Topagunea prestatzeko
